metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, octobre 31, 2006

«Itzuleraren unea, izatekotan, izugarria izango da»

"Ohitu egin gara Sarri bezalako egileetara, baina oso bakarra da, oso idazle gutxik du bere biografia», azpimarratu zuen atzo Bernardo Atxagak. Eta Gabriel Arestik infernuari buruz esaten zuena gogoratu zuen gero. Alegia, ez dela infernua existituko, hirugarren urtearekin edo ohitu egingo ginelako, eta etxekoa bezala izango genuelako. «Euskal Herriko infernura ohitu egin gara», azaldu zuen. «Baina eskoletako argazkia begiratu, eta zer urte latzak pasatu ditugun ohartzen gara». Eta Sarrionandiak idatz lezakeen libururik onenetakoa bere biografia izango zela esan zuen. «Mezu hori bidali diot beti, bizitzeko bizitza txarra izan duelako, baina idazteko ona».

«Ezin da bere bizitza eta bere obra bereizi», esan zuen Iturraldek. Atxaga bezala, Bilbon ezagutu zuen Sarrionandia, eta oso pertsona berezia zela esan zuen atzo. Horregatik, Martuteneko espetxetik ihes egn zuela hogei urte baino gehiago igaro direnean, itzuleraren unea, izatekotan, «une izugarria» izango da"



Gaurko Berrian argitaratutakoa

samedi, octobre 28, 2006

Robert Doisneau (argazkien testu laguntzaileak komun publiko batek irentsi ondoreneko kabreoan)





vendredi, octobre 27, 2006

NOIR DÉSIR – LE VENT NOUS PORTERA

Gabardina beltz luzea eta bufanda soinean, izotza inguruan, elurrezko panpina baten antzera ibili nintzen atzo hiriko kaleetan barna.

Goiz zen eta triste nengoen, eta inork ez ezerk ezin zuen ezkutatu zeruaren gris metalikoren astuna: burumakur zebiltzan autobusak, burumakur zuhaitzak, burumakur korbatadunak.

Hilabete osoan estudiotik ateratzen nintzen lehenengo aldia zen. Besazpian editoreari erakutsi beharreko marrazkiz betetako A2 karpetan neraman. Pauso trakets eta zalantzatiz egiten nuen bidea, pauso bakoitzean poltsikoa haztatuz, zure etxe berriko telefonoak bertan jarraitzen ote zuen ziurtatzeko.

Kabinan bat-bateko kazkabar gupidagabetik babesteko gerizatzen nintzen bitartean, denbora luzez ez nuela zure ahotsa entzun pentsatu nuen berriz ere. Ez zegoen hori baina momentu egokiagorik zuri deitzeko. Txanponak sartu eta nire etxera etortzeko esango nizula erabaki nuen.




Gauza politak idatzi nahi dizkizut, ez dut aiene gehiagorik nahi, ez dut arrangurarik nahi. Astea gogorra izan da biontzat...

Anai zaharraren LPan osaba Lou jarriko dizut afaltzen dugun bitartean: Coney Island Baby edota Walk on the wild side. Leihoa irekita eta eskuan zigarroa duzunean Janis entzungo dugu, Piece of my heart seguruenik... Etor zaitez gure kontzertura, guk nahi dugun musika entzutera, gu biok bakarrik, guk nahi bezain altu, guk nahi bezain baxu...

Gerritik inguratuko zaitut gero, eta hamargarren tragoaren ondorean Johnny be good dantzatuko dugu ero moduan, edota The Police-en I can´t stand losing you

Zeharo mozkortuta, burua galdu arte dantzatuko dugu...























Kabinan

zure zenbakia berriz markatu dut

Ez duzu hartu

Agian dutxan zaude

berriz saiatu naiz


Bestaldean

telefonoaren dei errepikakorra

jo eta jo ari dela

imajinatu dut



Kanpoan kazkabarrak indartsu dirau

lundi, octobre 23, 2006

JUST SOME NOTES

"Words that do not match actions are unimportant"

"I am not a liberator. Liberators do not exist. The people liberate themselves".

"Where a government has come into power through some form of popular vote, the guerrilla action cannot be promoted, since the possibilities of peaceful struggle have not yet been exhausted".

"I don´t only regard Argentina as my native country but the whole of America"


dimanche, octobre 22, 2006

zoratzen ari naizelaTesi soziologiko bat betetzeko adina

Powered by Castpost

vendredi, octobre 20, 2006

O MY LOVE, JAKINGO BAZENU ZENBAT BEHAR DUDAN ZURE HATS BEROA

Bizitza bilaketa nekaezin bat da.


Makina txanponjaleen sabelera poltsikoan geratzen zaizkion sosak botatzen dituenak bezala, gogotsu momentu askotan, etsi-etsian bestetan, halabeharrez ere bai noiz edo noiz, bila eta bila jarraitzen dugu.


Egunero-egunero, tabernako txokorik zikineneko zitari hutsik egin gabe, bila. Duguna hartu eta duin jokatuz.


John Coltrane saxofonista eta jazzaren iraultzaile amerikarrak bere bizitza guztia eman omen zuen nota perfektuaren bila. Inprobisazioaren haria luzatu eta luzatu, honen muturra Half Note –ko atmosfera zurrunean infinituraino kiribiltzeko gai omen zen, nota perfektua sasiarte galduenean topatu nahian. Gau kargatu horietako entzule apurrei aulkia kenduta ere, jarrera berean, rectus gozagarrian, kasik airean lebitatzen, jarraituko luketela zioten garaiko egunkariek. Kroniken arabera, Trane-en noten jauzi eta itzulipurdiekin erabat zarbelduta orduak eta orduak igaro omen zitzakeen entzuleak Half Note-ko abegi etilikoan.


Eskuz esku pasa ziren kopia piratei esker Half Note jazzaren santutegi bihurtu zen eta garaiko kritikoek lotsarik gabe Johnen hatzak eta hauspoa Jainkoarenekin parekatu zituzten. Artistak ezin izan zuen, ordea, mundura armonia ekarriko zuen nota saxofoien hilerriko betiko lozorrotik esnatu.


Egia da, hala ere, bilatze konstante horren beharrezko akuilu diren txanpon urri batzuekin saritzen gaituela bizitzak sarritan. Keinu txikiak, hitzak, irribarreak, istorioak, A love supreme bezalako sortze-lanak..., jarraitzera animatzen gaituzten bultzada ñimiñoak orokorrean.


Alabaina, gutxitan egokitzen zaigu sari handia, Aurkikuntza. Horrelakoetan, ustekabean harrapatzen gaituen txanpon isuri amaigabearen aurrean, poltsiko zulatuen traizioaz jabetu eta, tolesgabetasun errukiorrez, gure bi eskuak luzatzen ditugu. Esperantza omen galdu behar den azken gauza.

Luze baino lehen, marrazki bizidunetako pertsonaiaren moduan, txanpon mendi ikaragarri baten azpian, aurkikuntzak itota, ezintasunak eta etsiak jaten gaitu.

Musikarik gabeko mundu batean bizitzearen aukera aspaldi baztertu nuen gelako zokorik txikienean. Baina egunero egiten dut tupust ideia horrekin.....



nolakoa litzake mundu hori???

mercredi, octobre 18, 2006

PAULANER

Nire ondoko mahaian esertzen zara. Edo ni esertzen naiz zure ondoko mahaian. Ezin dezaket ziur jakin, jakitea ez delako ziurra. Baina, askotan, pentsatu ohi dut ez didazula beste guztiei bezala begiratzen, zure begiek dirdira berezi bat egiten dutela nireekin topo egiten dutenean. Beste batzuetan, ordea, iruditzen zait gelako hormari baino kasu gutxiago egiten didazula; beti bera bezala egoten bainaiz, geldi-geldi, zuri begira. Beti begira. Beti pentsatzen. Beti imajinatzen. Imaginaioak hegan egiten baitu sarritan eskuak poltsikoetatik atera ezin ditzakegunean.

Ezin zaitut ukitu. Zure izena ozta-ozta ikasi nuen behar baino tanqueray gehiago edan nuen gau batean. Gau normal batean, alegia. Beno, ez, gau hura ez zen berezia izan. Gau hartan, lehenengo eta azkeneko aldiz zurekin hitz egin nuen. Zuri eskutik heldu nizun. Jatorra nintzela esan zenidan. Eta, agian, nik hori baino gauza politagoak esango nizkizun, baina hurrengo goizeko buruko minaren hesiak ez dit hitz horiek ikusten uzten.

Baina, ordutik zurekin baino ezin dut pentsatu. Amets egiten dut egun batean nire ondoan eseri eta "irakasle hau zein plasta den" esango didazula, edo, besterik gabe, "kaixo, zer moduz" ziztrin batekin konformatuko nintzateke. Baina, oraingoz, blog ziztrin honetako pantaila tristean zuri buruzko zentzurik gabeko letrak idaztearekin konformatu behar dut, horrek nire bizitza aldatuko balu bezala; gau hartan luzatu zenidan irribarrea nire logelara eramango balu bezala.

Baina, bihar, nire ondoko mahaian eseriko zara. Edo ni eseriko naiz zure ondokoan.

mardi, octobre 17, 2006

AGUR

"Agur". Ez zapi zuririk, ez haizeari botariko muxurik, ez "sentitzen dut" bezalako hitzik. "Agur" baino ez. Badirudi ez dugula elkar ezagutzen, badirudi ez ditugula bi urte elkarrekin igaro, badirudi inoiz ez dizudala "maite zaitut" esan, badirudi inoiz ez didazula "nik ere bai" erantzun, badirudi gure eskuek ez dutela elkar ezagutzen, badirudi denbora beti egon dela gure aurka. "Agur". Lau letra. Bi silaba. Eta kitto. Eta "agur". Ez "gero arte"-rik, ez "ea berriro elkari ikusten dugun"-ik, ez "sentitzen dut"-ik. "Agur" besterik ez. Honek laburtzen du guztia. Badirudi hitz honen ondoren ez dagoela ezer, badirudi hitz honen aurretik ez dagoela ezer. Lau letrak laburtzen dute gure maitasuna. Edo hala laburtzen omen dute.

Lehen ez zegoen horrelakorik. Lehen lau letra ez ziren hasteko ere; milaka silabarekin ibiltzen ginen jolasean. Solasean. Beno, jolasean batez ere. Bi urtez aritu gara jolasean. Bi urtez izan gara bat. Bi urtez elkartu gara arratsaldero plaza honetan. Bi urtez ikusi ditugu egunak joaten. Bi urtez ikusi ditugu egunak etortzen. Beno, joaten batez ere. Eta, gu ere, beraiekin batea joan gara. Segundu batean joan zaizkigu bi urte, "agur" batek irauten duen denboran edo. Ez dago denborarik zapi zurientzat, ez dagi denborarik haizeari emaniko muxuentzat. Haizeak eramandako muxuekin egin zuen ihes. Eta badirudi, "agur"-aren ondoren, plaza bakarti honetan ez dela ezer geratuko. Lur bustira eroritako bi hosto besterik ez.

lundi, octobre 16, 2006

BEGI URDINAK

Ohe gainean etzanda zaude. Etxe gris bateko gela gris bateko horma grisen arteko begi urdinetatik ispilu batera begiratzen duzu. Eta zure ile horiari begira jarri zara. Behinola herriko jaietan dantzan zenbiltzala batera eta bestera ibili zen ile hori; totelka hitz egiten zizun mutiko batek laztandu zizuna. Eta zure ezpainei begiratu diezu. Behinola taberna ilun batetan beste ezpain batzuekin elkartu zirenei. Eta zure belarriei begiratu diezu. Behinola "uste dut zerutik eroritako izar bat zarela" entzun zutenei. Eta zure begi urdinei begiratu diezu; malkoz gorritutako begi urdin horiei. Eta zure bularrei; oraindik ere kolore gorriz margotuta dauden horiei. Eta mesanotxearen gainean daukazun bilete sortari; behinola zure alabatxoari panpina bat erosteko erabiliko zenuela amestu zenuenari.

Baina ez dago alabarik. Ez dago maiteko zaituen mutilik. Bilete ahul horiei begira geratu zara; hain xumeak, hain arinak, hain hauskorrak... eta hain mingarriak, hain gogorrak, hain hotzak. Baina, ez daukazu begira jarraitzeko astirik, azkena joan denetik bi minutu soilik pasa diren honetan iritsi baita hurrengoa. Zure alabatxoaren panpinatxoarekin oroitu zara. "Zer moduz, panpina?"

Ez dago laztanik, ez dago muxurik, ez dago hitz goxorik.

Zure begi urdinak grisez margotu dira.

Tren luzea


Beti dago egunsentian tren luze bat
estaziotik abiatzen.
Andere beltz batek begiratzen du
leihotik,
inori adio esan ezinik.
Beti dago bihotz zatitu bat
erdiz trenean doana
eta erdiz estazioan geratzen dena.
Euria erortzen da,
kristala bustiz,
bagoiak bustiz, trenbideak bustiz.
Trena infernurantza doa beti.


J. Sarrionandia (Hnuy illa nyha majah yahoo)

dimanche, octobre 15, 2006

GALTZETAN GORDETZEKO KOPLAKGaltzetan gordetzeko koplak, Ruperrek musikatutako Sarriren poema. Aurreko poema eta Casablanca-ko argazkiarekin batera entzun beharrekoa.

Powered by Castpost

samedi, octobre 14, 2006

GALTZETAN GODETZEKO KOBLAK

Begiak ixten dituzun bakoitzean

zeure begiradan

neurea, my love,

betiko harrapatuta geratuko den beldurra dut


(...)

Gezur ttipiak asma ditzakegun bitartean:

Gizonkillo bat ( esate baterako )

mozkor taberna berde batean

Zuretzat bakarrik pianoa my love jotzen,

Hatzamarretatik ahate basatiak sortzen zaizkiola,

Zure izena ebakitzen duen bakoitzean;

Zuhaitzak, esate baterako, zoratu egin dira bart,

Hodeiak beldurtzeraino haziz;

Esate baterako eguzkia

Gizon biluzia bezala gure etxean sartzen

Tximeleta kargamentuarekin;

Eta bota dezakegu baita ere txanpon bat makinan,

Only you entzunez txorakeria batzuk esateko;

Edo bestela my love, nahi izanez gero,

Hertsi itzazu begiak,

Eta pentsa Bonny and Clyde garela eta zu soineko gorriz;

Irlaren batetara joanen ginateke, bestalde,

Inon irlarik balego;

Edo herri honetako proiektuetan murgilduko

Utopia ausartenak ere hain zikoitzak ez balira hemen;

Azken finean zer esan daiteke bizitzaz,

Segurugilearen blagak beste balio duela,

Eta modako pintorearen maitalea bezain estupidoa dela,

Igande arratsalde hilezin bat.

(...)

jeudi, octobre 12, 2006

HAIZE BUFADA

Kandela bat. Kandela zuri bat. Kandela bero bat. Eta aitaren hitzak: "zuek ixilik egon. Sartu armairu barruan. Sartu arropen artean. Eta esan amari maite dudala. Asko maite dudala.". Eta aitaren muxua. Eta kanpotik etorri zen haize bufada, haize bufada hotza, haize bufada indartsua, haize bufada kanpotarra. Hizkuntza arrotz batean mintzo zen haize bufada. Eta armairuko zulotxotik arrebak eta nik bota genuen begirada. Aitari arrebak. Haize bufadari nik. Eta, ondoren... Ondoren ezer ez. Kandela bat. Kandela gorri bat. Kandela hotz bat. Kandela itzali bat. Eta haize bufada atetik ateratzen. Horixe gogoratzen dut.

Intxaur usainarekin sartu zen haize bufada. Haize bufada ile-horia. Haize bufada goxoa. Armairua ireki zuen haize bufada. "Non dago aita?" galdetu zigun haize bufada dardaratia. Eta arrebaren hitzak: "maite zaituela esan du". Eta euria. Haize bufadaren euria. Haize bufadaren besarkada. Baina, batez ere, haize bufadaren euria. Nire euria ere bai. Hori, gogoratu baino, sentitu egiten dut.

Gaur, Iruñean paseatzen ari nintzela, haize bufada hotz bat sentitu dut. Pausoa azkartu eta berokiko kremailera aurpegiko zimurrak estali arte igo dut. Baina, berehala sartu dut eskua sakelan berriro ere. "Viva España". "Navarra es España"... Geroz eta haize bufada hotzagoa sentitu dut, orain dela hirurogei urte sentitu nuena bezain hotza. Ukabila estutu dut odola irten arte. Eta herri ezkutu bateko mendi ezkutu bateko txoko ezkutu bateko hilobi ezkutu batekin oroitu naiz.

Haize bufada batek orbela altxa du.

mercredi, octobre 11, 2006

Helduidazu eskutik

Helduidazu eskutik. Bai, heldu gogor. Pentsa dazagun segundu bakar bat geratzen zaigula. Egin dezagun segundu hori infinitu; egin dezagun segundu hori betiko; egin dezagun segundu hori ahaztezin.

Helduidazu eskutik. Nahi baduzu, nik ere helduko dizut. Nahi baduzu. Prest nago zure eskuari katez lotzeko, Bilboko kale ilunetan zure argia sentitzeko. Prest nago Kafe Antzokiko goiko pisuko ertz bateko horma bateko pinturarekin bat egin eta ikustezin bihurtzeko zurekin batera. Prest nago nire mundu bakarra zu izateko.

Helduidazu eskutik. Pentsa dezagun ez dagoela iraganik. Pentsa dezagun oraindik elkarrekin gaudela, pentsa dezagun eskutik heltzen didazula; eskutik heltzen dizudala. Pentsa dezagun...

Pentsa dezagun Laboak ez zuela inoiz kantatu: "Hegoak ebaki banizkio..."

mardi, octobre 10, 2006

Artikulu batzuk

La deshonra rusa
Cuando la indiferencia y el miedo se imponen, cuando todo se justificaba por la lucha contra el enemigo, cuando política, justicia y dinero se conjugan en una misma persona, la democracia languidece, el poder se concentra y los matones campan a sus anchas. Y cuando se juega, como ocurre ahora en el mundo, con las doctrinas de homogeneidad étnica y con la apología del comunitarismo nadie está a salvo de esta deriva. Politkovskaya nos lo recordó mil veces y nadie le hizo caso. Ella está muerta. Y Rusia profundamente enferma.
Kultura "meniere" erara (Pako Aristi)
Sentimendu kolektiboen esparrura baztertu dugu euskara. Norberaren isileko eginahalek eta merituek ez daukate inolako garrantzirik. Euskara eguneko menuaren osagarri bat gehiago da. Euskaldun izatea euskal gauzen eta kausen alde egotearekin lotzen da, eta horretarako menu bat antolatu digu euskal gizarte mobilizazio-zaleak. Hor dauzkagu egun bereziak, egun jendetsuak: ikastolen aldeko egun-pasa etilikoak, euskal selekzioen aldekoak, Durangoko azoka, euskararen eguna, euskararen aldeko maratoiak, BERRIAren aldeko krosa, euskal jaiak baserritar jantzian, euskal curriculuma, unibertsitatea euskaratzearen aldeko manifak, eskola txikien egunak, EHNA kanpainak eta abar, eta abar, eta abar...
Herriaren autoa (Eider Rodriguez)
(Zutabe honen edukiak ez du Ipar Euskal Herriko euskaldun ezkertiarrentzat balio)
Ezkertiarroi ez digute ziria sartzen, are gutxiago euskaldun ezkertiarroi. Gurekin ederra daukate. Euskaldun ezkertiarrok kritikoak gara jaiotzez, defentsarako mekanismo inkontzienteekin jaiotzen baikara, zapalduaren patuarekin, sakrifizioaren beldurrik gabe. Beti gaude erne eta etsaiaren edozein mugimenduren aurrean atzera egingo dugu urrats bat, perspektiba bila, egoera aztertzeko angelu egokienaren bila, uzkur, betozko, ozpin. Horrelakoxea dugu ospea eta antzekoa izana.
Baina crocheta sartu digute, ezker-eskuin, oraingoan. Eta ez gara ohartu ere egin soken kontra gauzkatela, lerdea hortz zatiekin nahasturik, gibelean hemorragia. Etxea izan zen lehena, hipoteka eternalak eta irentsi egin genuen. Behin etxea izanda, kamera digitala, hipotekak xurgatu ez dituen sosekin Cadizera bidaia egin abuztuan eta argazkiak ateratzeko, etorkizunerako. Ondoren, eta ordena honetan, ordenagailua, inprimagailu eta guzti, mila euroko katxarroa martzianoetara jolasteko, eta noski, Cadizeko argazkiak ikusteko. Urte horretan oporrik ez ordea, gerrikoa estutu behar. Gero dibidi irakurgailuaren beharra etorri zen, inoiz ikusiko ez ditugun pelikula horiek guztiak ikusteko aukera bederen izan dezagun (inoiz kontzertu batera joan ez den inor, iPoda zintzilik edo lagunik ez daukan hori, agenda elektronikoa hatz trauskilez sakatzen ikusteak sorrarazten duen goragalea hurrengo baterako utziko dugu).

...?

Zenbat muxu lapurtu dituzun. Zenbat muxu ekarri dizkiguzun. Zenbat esku banatu dituzun. Zenbat esku elkartu dituzun. Zenbat begi itxi dituzun. Zenbat begi irekiarazi dituzun. Zenbat... zaren. Eta zein gutxi zaren aldi berean. Batzuetan infinituraino luzatzen da zure atzapar luzea, garrasi mutu bat bazina bezala erasotzen gaituzu behin eta berriro. Goizetan jaiki eta ez zaudela batiko lekuan pentsatu nahiko genuke; uda dela, bero egiten duela, eta, (zergatik ez?) lehenengo bikiniak agertu direla kontxako pasealekuan. Baina, halakoetan, badirudi atzera egin duzula, negurik mineneko egunik mingarrienera arte. Eta horma zurietako hezetasunean itsasten zarela, bere sarean harrapatu nahi gaituen armiarma bihurri bat bazina bezala.

Beste batzuetan, ordea, badirudi lasterka egiten diguzula ihes, azkar joan nahi dugula, baina zuk azkarrago egiten duzula aurrera, aurrera, aurrera. Orduan ez zara infinitua; orduan bi eskuk elkar hartzen duten unea bezalakoa zara; bazaude eta ez zaude. Bazoaz.

Halaxe ibiltzen zara beti, bazatoz, bazoaz. Eta, gu ere zurekin batera gatoz, zurekin batera goaz. Baina, uzten badiguzu, zuri buruz idatzi nahi dugu. Zugandik ihes egingo duten hitzak idatzi nahi ditugu.

dimanche, octobre 08, 2006

Ishmy Bazaar-eko zati bat


"(...)

Izan ere, betiko mugak hautsi ondoren espero ez ditugun muga handiagoak agertzen zaizkigu.

(...)

Limitean bizi ginela esaten genuen garrasika. Nire limiteak deskubritzen ari naizen honetan atzera begiratzen dut errebeldiaren gorena alkohol gradutan neurtzen zela ikusteko, bizitza limiteraino eramatea janzkera eta hitz hutsetan laburbiltzen zela ikusteko.

Gure ezinak gaueko giza erlazioen patetikotasun etilikoan islatzen genituen, absurdoa eta derrigorrezko barreak tartean zirela.

Bizitza limiteraino eramateari buruz ere gutxi zekiten poeta erromantiko horiek goraipatzen genituen askotan, hartzera gutxi ausartzen diren bide errazenetik eman baitzituzten euren pausuak, heriotza helmuga askotan desiragarria zirudien karrera neurrigabean.

Rimbaudek ez zuelako mantekilaz igurtzitako uzkian zakila lehen aldiz sartzean horrelako ezer pentsatu, baina bai Verlainen tiroa jaso ondoren odola zoruan zabaltzen ikusi zuen momentuan".

Abeb Kalhapor ("Ishmy Bazaar")

vendredi, octobre 06, 2006

SINBIOSIA EGIN GABEKO OHEAN

Hire azala eta izaren leuna ezberdintzen ez diren inbernaderoan

ilargi argitan heldutako pasio gorria itsasten zaigun ezpainetan

geure gorputzek ilargia

eta ilargiak geure gorputzak beharko balitu bezala

Egarri naun

hire zainetatik edan behar dinat

urezta nazan izara azpiko gure bizilekuan

Barre eta istorio artean

ilargia bera lehertu arte behintzat

dimanche, octobre 01, 2006

CAOS

CHAOS

chaos chaos chaos chaos
CHAOSCHAOSCHAOSCHAOSchaos

chaoschaos



Powered by Castpost