metropolitan. . .
Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.
8 Comments:
KIAP-ek (Komunen Integritatearen Aldeko Plataformak) gazte delinkuentzia forma berrien aurka zorroztasunez borrokan jarraituko duela jakinarazten du.
Haserrealdiaren ondorio al da 5 aldiz (BAKARRIK)argazki berdinak jartzea???
Ia sikiera "noir désir"eko maitaleak behingoz telefonoa hartzen duen... Marka ezazu bere zenbakia zure sakeleko telefonoan... (ahal baduzu...)
5 aldiz, je, je, je...
Nik txokolatea erretzean egiten ditut horrelako gauzak.
Esplikazioa jakingo nuke.
izugarria da muxu horrek transmititzen duen sentzazioa...
Zoragarriak argazkiak.
Edozelan ere... ba al dakizue azken argazki famatu horretakoak akotreak direla?? Bai, hala da, horrela irakurri nuen behin Julen Gabiriaren blogean (erantzunetan begiratu). Horrek baina, ez du kentzen argazkiari buruz esan dezakeguna: zoragarria.
egia esan iker, xarma pixkat bai kentzen dio argazkiari, baina ez al da zoragarria inor konturatu ez den momentuan bi maitalek mundua gelditu dutela ikustea?momentu hori amaigabe bihurtzen duena...
Nik uste argazki berdina 5 biderrez jartzeak ez dio xarma kentzen.
Baina agian mundua gelditu beharrean, bi maitaleren une bateko mundua argazki batean gelditu da.
Bazuen bere xarma MAGAk 5 aldiz gauza bera jarri izanak.
Argazkiari burua hona Andoni Egañaren bertsoa.
Erabaki dut egingo dizut
zure argazki gorena
aprobetxatuz ilunabarra
morez jazten den orena
errebelatu zaitudanean
nere mina nere pena
ez da berdina neke unea
edo ta lotan zaudena
elkar maitatu aurrekoa ta
asearen ondorena
nola harrapatu dena
oraina eta lehena
zer bide pobre eta urria
argazki kamararena
une bakarrak ezin azaldu
zu niretzako zarena
Txokolatearen ondorioak zuzenduaz:
Argazkiari burua ren lekuan argazkiari buruz.
Beste bat erretzera noa...
jajaja On dagizula motel!
Enregistrer un commentaire
<< Home