BEGI URDINAK
Ohe gainean etzanda zaude. Etxe gris bateko gela gris bateko horma grisen arteko begi urdinetatik ispilu batera begiratzen duzu. Eta zure ile horiari begira jarri zara. Behinola herriko jaietan dantzan zenbiltzala batera eta bestera ibili zen ile hori; totelka hitz egiten zizun mutiko batek laztandu zizuna. Eta zure ezpainei begiratu diezu. Behinola taberna ilun batetan beste ezpain batzuekin elkartu zirenei. Eta zure belarriei begiratu diezu. Behinola "uste dut zerutik eroritako izar bat zarela" entzun zutenei. Eta zure begi urdinei begiratu diezu; malkoz gorritutako begi urdin horiei. Eta zure bularrei; oraindik ere kolore gorriz margotuta dauden horiei. Eta mesanotxearen gainean daukazun bilete sortari; behinola zure alabatxoari panpina bat erosteko erabiliko zenuela amestu zenuenari.
Baina ez dago alabarik. Ez dago maiteko zaituen mutilik. Bilete ahul horiei begira geratu zara; hain xumeak, hain arinak, hain hauskorrak... eta hain mingarriak, hain gogorrak, hain hotzak. Baina, ez daukazu begira jarraitzeko astirik, azkena joan denetik bi minutu soilik pasa diren honetan iritsi baita hurrengoa. Zure alabatxoaren panpinatxoarekin oroitu zara. "Zer moduz, panpina?"
Ez dago laztanik, ez dago muxurik, ez dago hitz goxorik.
Zure begi urdinak grisez margotu dira.
Baina ez dago alabarik. Ez dago maiteko zaituen mutilik. Bilete ahul horiei begira geratu zara; hain xumeak, hain arinak, hain hauskorrak... eta hain mingarriak, hain gogorrak, hain hotzak. Baina, ez daukazu begira jarraitzeko astirik, azkena joan denetik bi minutu soilik pasa diren honetan iritsi baita hurrengoa. Zure alabatxoaren panpinatxoarekin oroitu zara. "Zer moduz, panpina?"
Ez dago laztanik, ez dago muxurik, ez dago hitz goxorik.
Zure begi urdinak grisez margotu dira.
7 Comments:
Nork bere burua saltzea inoiz ez da erraza izan eta ez da izango.
Zure gorputza, idealak, asmoak...
Zalantzak izan ditut sailkapena egiterakoan, nik ez bait dut nire burua saldu edozein modutan.
Hala ere uste dut, behin, maiteminez nire burua behin eta berriz traizionatu (saldu) nuela.
ZIUR NAGO.
Ziur ez zarela bakarra.
Ba nik puta izatea erabakiko banu ziurrenik ez nintzateke sekula hitz totelaz arduratuko.
(Emakume ile horia puta zela suposatzen ari naiz.)
Eta ez nuke dirua horrela begiratuko, eta ez nioke nire buruari horrelako errukirik, eta ez litzaizkidake begiak grises pintatuko; ez behintzat alabatxoari panpintxorik erosi ez diodalako.
Baina, begiak ez zaizkio grisez margotzen izan ez duen alabatxoari panpinarik oparitzern ez diolako; panpina bera dela ohartu delako baizik.
Ummm, gaztegia zen orduan, kokaina eta dirua gustuko zituen agian, eta "puta" (kakotxen artean) sartzea erabaki zuen, hasieran kameiloarekin, eta gero haren hornitzatzeelekin, cool zelako haien alboan egotea, baina dena aldatu zen emakumeekin serioago trafikatzea erabaki zutenean. Denborarekin panpin bihurtu zen, jostailu, ezin izan ziolako eraiki zuen etorkizunari ihes egin, ate bakarra zuelako eta izerdi usain iraingarri bat ateratzen zelako irekitzen zen bakoitzean... (101 jartzen zuen markoan eta Gamba izeneko txuloa egoten zen zaindari 45 minuturo atea 3 aldiz, tok, tok, tok kolpatzen zuena)
Ea magabila, egia esan testuaren egiazko tesia ez da argi ulertzen, zer da puta edo bere alabari panpin bat lortzeko edozer egingo lukeen ama soila.Bilete sortak egia esa... deskolokatu egiten gaitu zeharo...
Nik uste oso garbi dagoela.
Enregistrer un commentaire
<< Home