metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, octobre 11, 2006

Helduidazu eskutik

Helduidazu eskutik. Bai, heldu gogor. Pentsa dazagun segundu bakar bat geratzen zaigula. Egin dezagun segundu hori infinitu; egin dezagun segundu hori betiko; egin dezagun segundu hori ahaztezin.

Helduidazu eskutik. Nahi baduzu, nik ere helduko dizut. Nahi baduzu. Prest nago zure eskuari katez lotzeko, Bilboko kale ilunetan zure argia sentitzeko. Prest nago Kafe Antzokiko goiko pisuko ertz bateko horma bateko pinturarekin bat egin eta ikustezin bihurtzeko zurekin batera. Prest nago nire mundu bakarra zu izateko.

Helduidazu eskutik. Pentsa dezagun ez dagoela iraganik. Pentsa dezagun oraindik elkarrekin gaudela, pentsa dezagun eskutik heltzen didazula; eskutik heltzen dizudala. Pentsa dezagun...

Pentsa dezagun Laboak ez zuela inoiz kantatu: "Hegoak ebaki banizkio..."

5 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Bai, helduidazu eskua eta sar ezazu zureen artean, betiko ez bada, behintzat nere bizitza izango zaren tarterako. Bainan ez askatu. Ez mesedez, ez guztiz eman aurretik! XXXXUUUUURRRREEEEE!!!!

4:00 AM  
Anonymous Anonyme said...

Ezinezko etenduran.

11:21 AM  
Blogger iker said...

Nik, hegorik gabeko inor ez dut nahi ene ondoan.
Ez nago prest kafe antzokiko...
Enetzat ezinezkoa da mundu bakarra pertsona bat izatea.
Badakit ez naiz batere erromantikoa.
Lagun batek dio maitasuna gaixotasun bat dela.
Nirea zoritxarrez kronikoa da.

12:22 PM  
Anonymous Anonyme said...

Nork esan du mundu bakarra denik? Uneko mundu berri bat besterik ez luke izan beharko.

4:50 PM  
Blogger iker said...

Hori! uneko mundu berri bat.

5:39 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home