metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, octobre 08, 2006

Ishmy Bazaar-eko zati bat


"(...)

Izan ere, betiko mugak hautsi ondoren espero ez ditugun muga handiagoak agertzen zaizkigu.

(...)

Limitean bizi ginela esaten genuen garrasika. Nire limiteak deskubritzen ari naizen honetan atzera begiratzen dut errebeldiaren gorena alkohol gradutan neurtzen zela ikusteko, bizitza limiteraino eramatea janzkera eta hitz hutsetan laburbiltzen zela ikusteko.

Gure ezinak gaueko giza erlazioen patetikotasun etilikoan islatzen genituen, absurdoa eta derrigorrezko barreak tartean zirela.

Bizitza limiteraino eramateari buruz ere gutxi zekiten poeta erromantiko horiek goraipatzen genituen askotan, hartzera gutxi ausartzen diren bide errazenetik eman baitzituzten euren pausuak, heriotza helmuga askotan desiragarria zirudien karrera neurrigabean.

Rimbaudek ez zuelako mantekilaz igurtzitako uzkian zakila lehen aldiz sartzean horrelako ezer pentsatu, baina bai Verlainen tiroa jaso ondoren odola zoruan zabaltzen ikusi zuen momentuan".

Abeb Kalhapor ("Ishmy Bazaar")

3 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Gustatu zait testua. Baina apuntetxo bat: ez zen Baudelaire izan Verlainen tiroa jaso zuena, Rimbaud baizik.

Lizardi... Rimbaud etorri duk...

izen hutsak?

2:28 PM  
Blogger MAGABILA said...

Bai, egia da, itzulpenean burua jun zait. Rimbaud zen, 1870 hamarkadako hasiera inguruan eduki zuten erlazio nahasi hori(1871 eta 1873 artean, oker ez banaiz). Merci

3:59 PM  
Anonymous Anonyme said...

carpe diem-en esanahiaz ari haiz berriz ere?
Don´t repitee

10:47 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home