metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, septembre 22, 2006

ILUNTASUNA NEHURTZEN


Argia amatatzen denean, ustekabean,

ez dugu zer atxeki,

ez nora jo, ez zer egin, argi

esateko: ilunbetan gaude.

Egoera tristea da, baina zeozelan

onuragarria.

Onuragarria da, normalean inguruarekiko

dugun konfidantza eten eta

gure berezko bakardade eta babes gabezia

egiaztatzen duelako.

Argia amatatzen denean, ustekabean esan dut,

zeren eta hori ustekabean gertatzen da beti,

akzidente bat bezala, gure ahalmena

zentral hidroelektrikoen mendean dagoela,

gure borondatea posterik poste heltzen diren

kableetatik zintzilik,

gure zihurtasuna bonbilaren metalezko hari mehea

bezain larria dela ohartzen gara.

Eta bitartean ez garela ezer, ilunbetan

higatzen diren haur izuak besterik.

Argia amatatzen bada, zaila da lehenago hasitako

solasa jarraitzea,

Iluna arren dena berdina da, edo berdintsua

izan beharko luke,

baina argia amatatu denean isildu zara

edo gaia aldatu duzu,

eta armairutik ateratako kriseilu zaharrak

argia eman arte

begibistakoa ezezaguna egin zaizu eta

haztamuka bizi izan zara...

Eskerrak ilunbeak ditugula, argirik

oraindik ez badugu.

Ilunbetan bizitzen ikasi arte ez dugu

argi bizitzen jakingo.



JOSEBA SARRIONANDIA

3 Comments:

Anonymous Anonyme said...

zer esan honi buruz? zoragarria. ez zait besterik bururatzen. ederki, hirukote!

1:41 PM  
Blogger iker said...

Zeinen garrantzitsua den, nork bere burua ezagutzea, onartzea ... bizitza deitzen diogun honetan, (eguneroko ekilibrismo ariketa), oreka bat lortzeko. Aupa sarri. Ganorabako honen partez besarkada bat brother.

11:05 AM  
Anonymous Anonyme said...

Bai, "argi" dagoen gauza bakarra ilunbea nagusi dela da...

Kiss

8:24 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home