metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, août 15, 2006

LARRUA HARRIAREN KONTRA

Leihotik begiratu eta pilota hormaren kontra botatzen duen haur bat ikusi nuen lehenengo. Haur bakarti bat. Aitarik gabeko haur bat. Nik oihu egiten nion, "Etoz bazkaltzea babarrunak hoztu aurretik". Eta lasterka etortzen zen bera. Beti lasterka. Eta, sukaldera iritsitakoan, musu goxo bat ematen zidan, "eskarrikasko ama" edo horrelako zerbait esaten zidan bitartean.

Pixkanaka umea handitzen joan zen, jada ez zuen pilota hormaren kontra botatzen. Goiz osoa etxetik kanpo igarotzen zuen, lanean, eta, iritsi orduko, lasterka joaten zen sukaldera, niri musu bat ematera. Beti lasterka. Beti edo.

Egun batean, ordea, beste batzuk etorri ziren lasterka. Ez zidaten masailan musurik eman, ez zituzten nire babarrunak jan. Gehiago jan zidaten. Lasterka joan baitziren bere logelara, eta, oihuka atera zuten ohetik, kolpeka jaitsi zuten eskilaran behera. Eta epaile batek, mailu batekin mahaia kolpatu ondoren, hogei urterako nigandik urrun eraman zintuen; nigandik bereizten zaituen distantzia baino izen luzeago bat duen espetxe batera. Pertsona asko hil omen zenituen. Errugabe asko. Zure aita bezalako errugabe asko. Kartzelan dauden errugabeak adina. Kalean dabiltzan errudunak baino gutxiago, hala ere.

Bai, badakit gogorra dela aitarik gabe hazi beharra. Baina leihotik begiratu eta pilotarekin horma bota nahi duen haur bat ikusten dut.

7 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Never end story

12:23 PM  
Blogger MAGABILA said...

Hurrengorako enkargua: idatzi zak "larrua larruaren kontra" izena dian testu bat

12:55 PM  
Blogger julenne said...

Azala oiloipurditu zait.

Bitako bat: Edo telenobelekin ere emozionatzen den horietako bat naiz (?&%$'¨) edo badu bestelako zerbait testu soil honek.

5:02 PM  
Anonymous Anonyme said...

Esan beharra dago orain oso gutxi deskubritu dudan blog honetako testu batzuk onak direla, baina honako hau oso kaxkarra iruditzen zait.

6:53 PM  
Anonymous Anonyme said...

personalmente, este me ha gustado, aunque en general la mayoría son bastante flojos, aunque uso esa palabra porque es bastante suave, mucho más que decir basura inmunda, o bazofia.

2:41 PM  
Blogger MAGABILA said...

eskerrik asko zure takto exquisito horrengatik

3:16 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ni ez naizenez "poeta" edo antzeko ezer ez, zure testuekin gozatzen det, animo!!!!

5:14 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home