metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, août 01, 2006

BIOLENTZIA

Amets sakonetik
asaldatuta esnatzen zaituztenean
Goizeko bederatziak pasatxo direla esanez esnatzen zaituztenean
erlojuaren orratza 8:30etako horma gainditzeko borrokatzen ari den bitartean
Ametsen detentzio bat bezala
nazionalen furgoiak zure zerebroaren kaleetan
ametsak esposekin lotuz
¡violencia, violencia!Igande goizeko iratzargailuaren zentzurik gabeko biolentzia
batukada puta horri hasiera emanez zure muinetan



Goizeko 8:00etako biolentziaren aurrean
Ibizako komuna hippie batean esnatu nahiko nuke
zurekin

2 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Esnatu nahi dut
esnatzen ari naizela jabetuz
pixkanaka
aurreko lurralde hori pausoz pauso abandonatuz
zure laztan eta muxuen bidean
sonanbulu bat bezala aurreratuz
ametsetik plazerrerako bide motz hori
on purpose baina
konturatu gabe bezala eginez

9:57 AM  
Anonymous Anonyme said...

...Edo hondartza zabal eta bakarti bateko itsasertzean kokaturiko ohe izugarri batean, lehen errainuen kilimekin...

3:34 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home