metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, juillet 22, 2006

NIRE DESIOAREN ITSASOAN

Itsaso lasaian etzan nintzen, belarriak ur barruan sartuta. Begiak itxi nituen.

Sentsazioa ederra zen.

Errealitatearekin lotzen ninduen gauza bakarra nire arnasa zen; pentsamenduak, garden zeharo, ur gainean flotatzen nituen; eguzki gorrixkaren errainuan etzanda, ura epel eta gaua gertu...

Garuna heroinaz lehertu izan balitzait bezala.



Mantso-mantso zutitu nintzen, sentsazioa ez haustearren.

Hasieran olatuen beste bultzada bat iruditu zitzaidan. Segituan sentitu nuen, ordea, nire bizkarraren aurka zure bular lotsagabeen fereka. Zure azal zuriko soinekoaren ehundura eta tolesturak, nire azalaren parean lurrintzen.

Eskuak nire sabelean pausatu zenituen, eta zauritutako ezpainekin muxu triste bat eman zenidan lepoan.

Hasperen artean nire izena esan zenuen behin eta berriz...

- Sutan jartzen nauzu...

Gau osoa itsasertzean zurekin larrutan pasako nukeela esaten ez nintzen ausartu, zure begi berdeetan kulunka dagoenak ezin baitu beste ezer pentsatu, eta are gutxiago zakila zure mende abandonatzerakoan.



Itsasoaren olatuak gure jantzi soil zirela besarkatu zintudan.

Haizearen mende, ozeano urrunetan, lur madarikatu honetatik urrun.