metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, juillet 12, 2006

Laboaren ardo zaharra eta Dylan-en zigarro lehorra


Autobusez etorri zen
ezkutuan
Itsasoari begira, ahots karraskariz kantatu zuen
ohi bezela
cowboy kapelaren azpian gordeta
40 urte kontzertu orotan estiloz aldatuz
baina bide berean jarraiki
Kamararik ez, please
40 urte eta oraindik lotsati?
Benetan Bob Dylan ote zen eszenario gainean zegoena?
Edo agian bere doble bat? Who knows

Eta zer esan Mikel Laboari buruz?
Uste baino gehiago egin zuen
ez zuen oxigeno boteilik behar izan
ez nuen ikusi ez anbulantziarik ez medikurik inguruan
Bere azken diskoko kantak gehiegi dira
Ederra izan zen
Batzuetan sentsazioa eduki nuen
Laboa txontxongilo bat zela
eta eszenarioaren goi partean norbait hariak mugitu eta mugitu zebilela
hanka aurrera, ahoa ireki, burua mugitu...
Baina ondo, elegante


(Internal note: aleman kalimotxoztatu batzuk ezagutu genituen: Coloniako karnabalera etortzeko erregutu ziguten).


Dylanek berea amaitu eta gero sentsazio garratz batekin geratu nintzen:
"Conciertoporlapaz" deitura kontzertuari ze izen jarri jakin ez eta egoera aprobetxatuz jarritako izen soila ez ote zen...

14 Comments:

Anonymous Anonyme said...

etcetera etcetera

12:49 PM  
Anonymous Anonyme said...

Arratsero urreztatzen zen ibaiaren
ertzetatik ibiltzen nindunan orduan,
ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz,
edo nire heriotzeko uda berberan sortuko
hinduala lurrak laranja urez elikaturiko
sagarrondoaren mihura bezala.
Espaloi orotan bilatzen ninan
hire soineko gorri eta urdina.

Gero, zakarrontzietako hondakinen
balioaz eztabaidatu gintunan,
eta bidaia luzeren probetxuari buruz;
Eta udazken hartan, izen ugariko emakumea bihurtu
hintzenean,
Casiopea eta Pollux, edo Isis and Pandora,
eta Bereniceren ilea, elemental Mister Watson;

Astelehen edo astearte batetan, gogoa higan nuela,
Nire seksoan aurkitzen dun, qué barbaridad,
Bagdad idatzi ninan gauez.
Nire zerebroan hazten ditun Canadako basoak;
Baina hi heu basorik arbatsuena.

Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat,
etcetera, negu bezperetan etcetera etcetera

1:03 PM  
Anonymous Anonyme said...

"Orduan" du izena

1:03 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ahaztu egin zait: Atxagarena da letra

1:04 PM  
Anonymous Anonyme said...

Erabat ados, Magabila. Ni ere han izan nintzen. Baina txotxongiloak ez ote ginen gu?

3:24 PM  
Anonymous Anonyme said...

Laboaren kontzertua mundiala!

6:22 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ba neri Laboaren emanaldia oso eskasa iruitu zitzaidan, abesti gutxiegi ta gainea bat batean amaitu zuen... Faktura pasatzeula bizimoduk... Eta adinak, noski. Hala ere bere abestiak mundialak dia.
Eta Bob Dylan ere sin más...

8:30 PM  
Anonymous Anonyme said...

ke barbaridad bagdad

11:15 PM  
Blogger Nagore said...

Ni ere bertan eon nintzan kuadrilarekin,oso gustora, bai, baina pixka bat berandu iritsi ginen ta geunden lekutik ezin zen ezer ikusi! ezta pantailetatik! Pena bat! BENo,gutxienez ahotsa iristen zan ;)!jeje.

Un saludo!

11:32 PM  
Anonymous Anonyme said...

te krees mas hippie por ir al konzierto a sakarte la foto; galdetu zidan aitak hurrengo egunean, txontxongiloak, bai gu, bai laboa, ta bai dylan izan ziren. konzierto x la paz deituriko eszenatoki faltsuan

11:33 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ez da Dylanen errua holako montaje bat montatu izana.

Ez da Dylanen errua 300 mila euro kobratu izana (gainera, kasu honetan, merke gertatu da, Fermin Bussinessman)

Ezer ez da Dylanen errua.

4:10 PM  
Blogger MAGABILA said...

latza hire bloga, benito

3:04 PM  
Anonymous Anonyme said...

Dylan, bizirik hildako mito bat. Non geratu da bere hitzek dioten hippya?? Lotsagarria!!
Baina Laboa, gure Mikel.... Ene!!! Hori bai dela artista, xarma eman zigun hondartzan geunden danori.
Eta Makako?? Inork ezagutzen al zituen? Nik ez, baina jendearen alboa egon ziren, ezin zaie gehiago eskatu.

12:10 PM  
Anonymous Anonyme said...

Egia esan oso kontzertu txarra izan zen. Laboa ikusteko asmotan bertaratu nintzen eta, nahiz eta gozatu nuen, pena eman zidan. Jada ez dago kontzertuak emateko moduan, ez horrela behintzat. Eta inguruko Dylanzale giri guztiak flipatzen. Batzuk parrez, besteak gustura.
Dylan, niregatik balitz, oraindik ere bertan egongo litzateke bere abesti amaigabe horiek jo eta jo, etxera joateko baimena 300 mila euroren truke irabazi arte. Bakearen aldeko kontzertuak argi eta garbi utzi zuen nolakoa den bakea, txanponez betea.
Makako zoragarri, bera izan zen Dylan amaitu eta etxera joan ez ginenok dantzan jarri gintuen bakarra, gertu oso.
Antolacunchari zero handi bat: Laboaren emanaldi erdian kabinak ordu erdi barru ixtera zihoazela gogorarazteagatik, hondartzarako sarrera irteera eskaxiagatik, izenburu faltsu horrengatik, egun batengatik Ñoñosti mundu guztian zehar entzun dadin horrenbeste diru gastatzeagatik (beste urte osoan ekitaldi kulturalik jarri gabe) eta hipokresia hain ongi saltzeagatik.
Txotxongiloak geu, neu behintzat ala sentitu nintzen.

1:13 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home