metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

lundi, juin 19, 2006

A SIMPLE SMS

Ohetik altxa naiz, eta nire ondoko maindireak nahasiak zeuden oraindik.

Sukaldeko leihoa irekita utzi duzu, eta ahaztu egin zaizu Cola-Cao potea armairura berriz sartzea.

Ziur aski presaka ibiliko zinen.

Oraindik pijama soinean nuela, pasiloan barrena noraezean bezala ibili naiz, sarrerako ate ondoan zure lurrinarekin topo egin dudan arte.

Lanez lepo zabiltza my love... eta nik bitartean pelikulak ikusten, kirol pixka bat egiten, akordeoiaren bila joaten eta errekadu pare bat egiten pasatzen dut goiza.

Frutaz betetako poltsak eskuan ditudala, orain, agian momentu hauetan bertan, nigan pentsatzen ariko zarela pentsatzen dut, eta sagardo botila pare bat erostera sartzen naiz dendara.

1 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Jaja, ba asmatu duzu...

12:22 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home