metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, juin 10, 2006

HELDU ZAITUT LEIHOAN

Heldu zaitut leihoan

Isilik egon gara fabrikako keari begira

Existitzen ez ziren itsasontziak

Itsu baten begietan nola itsasten ziren ikusiz


Eta orduan galdetu didazu

Denborak zergatik egiten duen ihes

Edo nolatan kabitu daiteke eskumuturreko erloju batean

Hainbat galdera dira

Erantzunik ez dutenak

Eta zure ezpainetan iltzatzen dira


Orduan esan nahi dizut maite zaitudala

Baina ezin zaitut konprenitu

Eta leihotik haratago zoaz

Fabrikako kearekin nahastuz

Eta ezin zaitut harrapatu

Denbora bezalakoa baitzara


Aritz Gorrotxategi

2 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Ez, zu ere ez zara existitzen. Ez behintzat alde egitea erabakitzen duzun unetik aurrera. Ez zaude, ez zara benetazkoa denbora honetan, ez zaitut ezagutzen.
Ezkutatu zara dagoeneko.

11:18 PM  
Blogger MAGABILA said...

kea behelainopean bezala

2:13 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home