POEMA BAT IDATZI NAHI NIZUKE
Poema bat idatziko nizuke, zeruan, izarren artean. Izarren artean izar bat gehiago balitz bezala. Letrek diz-diz egitea nahi nuke, beraien islada zure begietan itsastea, nire eskua zurearekin itsastea nahiko nukeen bezala.
Begiradarekin milaka aldiz esan dizkizudan hitzak idatzi nahiko nituzke zeruan; lehenengo aldiz Kafe Antzokiko gau borroso hartan hitz egin zenidanean nire munduak nik baino balantza handiagoak egin zituela edo halako txorakeriaren bat. Hurrengo egunean, ostiral batean lehenengo aldiz, ez nuela buruko minik izan, esate baterako. Damua bai, damuak min ematen zidan, begiekin esaten diren hitzak gauaren iluntasunean geratzen direlako, ametsetan soilik ikusi ditugun itzalak bezala. Horregatik idatzi nahi dut zeruan Gin Kasen artean zure begiak ikusi nituela, eta inoiz baino gehiago mozkortu nintzela. Eta inoiz baino biharamun txikiagoa izan nuela.
Inoiz esan ez dizkizudan hitzak idatzi nahi ditut; zure telefonoa eskatu, adibidez, edo zure mesengerra, edo, besterik gabe, "ondo lo egin" xamur bat idatzi izarren artean. Gau ilun honetan.
Gau ilunegi honetan.

2 Comments:
Ceux inspirés amour.......
jo... ez izan hain pesimista...
Enregistrer un commentaire
<< Home