metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, juin 03, 2006

NIK EZ DUT NIRE IZENA DUEN KALERIK NAHI

Ez dut inork nire biografia idazterik nahi. Ez dut nire hiletan Euskal Herrian luto egunik ospatzerik nahi. Ez dut lorerik nahi. Ez dut egunkari guztietako portadan agertu nahi. Ez dut Garaipenaren Arkuaren azpian armaniren amerikanarik jantzita paseatu nahi. Ez dut Moskuko plaza gorrian ejerzitoak nire omenez desfilatzerik nahi. Ez dut Garaipenaren arkuak niri begiratzean burua makurtzerik nahi. Ez dut Amsterdameko Cofee shop guztietako lurrun dena niretzat propio ateratzerik nahi.

Nik ez dut txanpain garestirik nahi. Nik ez dut luxuzko autorik nahi. Ez dut txaletik nahi. Ez du arkitekturako karrerarik nahi. Ez dut telebistako izarra izan nahi . Ez dut ikusten nauten neska guztiak nirekin maitemintzerik nahi. Ez dut aingeruen gorputzik eduki nahi. Ez dut hitz goxotan urtu nahi.

Zurekin Urrakin kalimotxo merkea edatearekin konformatzen naiz. Zoriontsu izatea konformatzea baldin bada behintzat. Zuk nahi baldin baduzu behintzat.

8 Comments:

Blogger MAGABILA said...

BIRRA BAT HARTU NAHI DUT ZUREKIN!

12:11 AM  
Anonymous Anonyme said...

Ados, urrakin, 12terditan, orduan.

Zuk atera lehenengoa, nik bigarrena, eta horrela mozkortu arte. Gero gerokoak.

Orain arte!

(aio, torero)

12:13 AM  
Anonymous Anonyme said...

Puffff,

Ze resaka, por diossssssss

Atzokoaaaaa, ahaztezinaaaaaaa

Jajajaaja! Nahi duzunean, berriro Urrakin!

8:09 AM  
Anonymous Anonyme said...

Urraki es un santuariooo!

Eta bertako komuna ere bai...

12:24 PM  
Anonymous Anonyme said...

"Zuk nahi baldin baduzu behintzat"

Dios...

Ze desesperazioa,

nahi eta ezina,

"ez nahi" behar izatea.

12:34 PM  
Blogger MAGABILA said...

Egizazu nirekin nahi dezun guztia...

2:24 PM  
Anonymous Anonyme said...

Hori ez da egia, ez didazu uzten...

3:49 PM  
Anonymous Anonyme said...

Nice idea with this site its better than most of the rubbish I come across.
»

8:50 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home