PENTSATU NAHI DUT
Pentsatu nahi dut datorren ostirala ez dela beste guztiak bezalakoa izango. Pentsatu nahi dut jaikitakoan ez dudala zurekin pentsatuko; begiak zabaltzen ditudan unean zure aurpegia nirearen ondoan topatuko dudala. Eta atximurkada egiteko eskatuko dizudala, eta zuk masaila laztanduko didazula ezpainetan muxu ematen didazun bitartean. Pentsatu nahi dut ekainean sartzen ari garen honetan elurra egingo duela Bilbon, inoiz baino gehiago, eta Donostiarako autobusak bertan behera geratuko direla. Pentsatu nahi dut zure gorputza nirearen kontra estutuko duzula nik zure ile horiarekin jolasten dudan bitartean. Pentsatu nahi dut hitzik ere ez diogula egingo elkarri; bata besteari begiratuz esango dugula dena. Pentsatu nahi dut eskutik helduta sukaldera eramango zaitudala, eta elkarrekin gosalduko dugula. Pentsatu nahi dut "bart gauekoa gauero gertatzea nahi nuke" esango dizudala. Pentsatu nahi dut zuk irribarre bat eginez Cola Cao-a ezpainetara eramango duzula: Cola Caoaren gozoak zure ezpainenarekin bat egingo duela (maitasunak horrelako kursileriak ditu). Pentsatu nahi dut "maite zaitut" esango didazula. Pentsatu nahi dut berriro ere eskutik heldu eta ohean sartuko garela uda amaitu arte.
Pentsatu nahi dut...
Pentsatu nahi dut...
6 Comments:
udaberrian, zenbat gaitz...
Gogorra egiten zait hau guztia
gogorra da goizean geratze hori,
funikularrean-eta
Baina ze gozoa zurekin egotea
Gogorrak dira muga hauek guztiak
Zer motatakoak?
Ba espazio honetara jo beharra
azken baliabide bezala
"bart gauekoa gauero gertatzea nahi nuke"ela esateko
edo Cola Cao zure ezpainetara nola eramaten duzun ikusi nahi dudala esateko
edo
...........................
......................
= ????????????????????
Good luck
I hope your computer commits suicide
before anything worse
Blog honetakoek esaten duten bezala
"Buenos días princesa"
edota
Au revoir
Ah, bai, bai,
NLE
Hmm I love the idea behind this website, very unique.
»
Enregistrer un commentaire
<< Home