IRABAZI
"Zure ile horiak laztanduriko aireak ukitzen nauenean zorabiatu egiten naiz". Neskameari deitu dio printzesak, urduri. "Zuri begiratzen ari naizenean ez dakit ikusten dudana ikustea posible ote den edo lamiak, ninfak eta maitagarriak irten diren ipuinetatik atera zaren". Atea itxi du eta hanka puntetan joan dira biak, elkarri eskutik helduta. "Noizbait eskutik helduko banizu seguru nago hegan izarretara joango nintzatekeela". Ispiluaren aurrean gutun arrosa bat irakurtzeari ekin dio neskameak, ohartu gabe berak ez dakiela irakurtzen. "Ez dakit zer idazten ari naizen, ez naiz ni ari, zu ikusten zaitut, eta nire eskuak zu laztanduko bazintu bezala laztantzen du orria".
Ozenki irakurri dio neskameari. Ahoa zabal-zabal duela entzun ditu printzesak ia kantatuz esaten zizkion hitzak, soinuak ahotik sartu beharrean belarritik sartzen direla ohartu gabe. Ondoren, printzesatxoa jauzika hasi da eta bularraren aurka estutu du gutuna. "Maite zaitut".
Ordu erdi lehenago, poetak luma esku artean estutu du. Sabaiari begiratu dio, lasto horizko sabaia, printzesaren ilearen kolore berekoa. "Zure ile horiak laztanduriko aireak ukitzen nauenean zorabiatu egiten naiz". Hasperen egin du. Halako gorritasun bat nabaritu zaio masailetan. "Zuri begiratzen ari naizenean ez dakit ikusten dudana ikustea posible ote den edo lamiak, ninfak eta maitagarriak irten diren ipuinetatik atera zaren." Luma indartsuago estutu du. "Noizbait eskutik helduko banizu seguru nago hegan izarretara joango nintzatekeela". Gutunari gainbegirada bat eman eta malko txiki bat erori zaio "nintzatekeela"ren "i"aren gainera. "Ez dakit zer idazten ari naizen, ez naiz ni ari, zu ikusten zaitut, eta nire eskuak zu laztanduko bazintu bezala laztantzen du orria".
Kapitaina sartu da ondoren. "Prest al daukak?" Eta begietara begiratzera ausartu gabe poetak gutuna eman dio. Kapitainaren esku lakarrek, kapitainaren esku zikinek, kapitainaren esku gupidagabeek, kapitain gupidagabearen esku gupidagabeek, kapitain gupidagabearen atzaparrek, kapitainaren atzaparrek gogor estutu dute berak hain maitekiro idatzia. Armadura diztiratsuaren hotsak bi txanpon txikiren zarata utzi du etxeko egurrezko lurrean. Burdinazko pausu gupidagabe batzuk ere aditu dira, eta ondoren atea gupidagabe itxi da. Beno, beharbada lehendik ere itxita egongo zen. Beti egon da atea itxita poetarentzat. Ispilura begiratu eta ezdeus ikusi du bere burua kapitainaren atzaparren ondoan. Bi malko erori dira bi txanponak zeuden lekura. Hauek beste norabait egin dute jauzi.
Handik hilabetera munduak ezagutu duen ezkontzarik handiena ospatu zen erreumako eliza zuriaren aurrean. Milioika lore bota zizkieten kapitainari eta printzesari. Milioika opari. Greziatik etorritako poeta batek Akilesen indarraren pare jarri zuen amodioarena; Egiptotik etorritako apaiz batek basamortuko gameluen esnearekin bedeinkatu zituen; Mesopotamiatik etorritako idazleak liburu bat eman zien, oraindik letrarik gabekoa, bizitzaz bete zezaten... Bi egun iraun zuten ospakizunek. Handik ehundaka urtetara ere ezkontza hari buruz hitz egiten zen erresuman.
Handik ehun bat metrotara poetak erosi berri dituen bi ogi barrak sukaldeko mahaiaren gainean jarri ditu. Hortxe geratu dira. Ez du goserik. Ordenagailua hartu eta interneten jakin du ezkontzaren berri. Ordenagailua ispiluaren kontra bota du. Garaipena lortzen dutenak beti ez direla garaile izaten ohartuta. Irabaztea eta irabaztearen artean nolako diferentzia dagoen jakinda. Historia poeten esku leunek ez dutela idazten konturatuta.

3 Comments:
Poetaren hitzak beranduegi iritsi ez ote diren, hori da poetaren damua, poetaren zama, poetak jasan ez dezakeena. Galtzearen arrazoia bere baitan ez ote dagoen.
Testua ikaragarria dek
IKARAgarria gehiagi ikaragarria baino, ez?
Enregistrer un commentaire
<< Home