metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

dimanche, mai 14, 2006

HITZ MAMITUAK (XIV): buka(tu)


buka(tu). da/du ad. 1. Amaitu, zerbaitek bere azkena izan. Amaitu da jaialdia. 2. Kopuru batetik dena hartu edo erabili, agortu. Amaitu zaigu olioa. 3. Hil, akabatu.

Edukitako ametsa memorian oraindik present, eztanda egin nuela uste izan nuen. Bai, eztanda egin nuen, nituen atomo guztiak erdibitu, imajina ezineko energia askatu eta lente baten bidez Larraitzen gorputzean kontzentratu izan banitu bezala. Azken egun horietan bidali nizkion poemak bonba batek eragin zituela iruditu zitzaidan. Olatuei buruz hitz egin nion, bizitzari buruz, taupadei, basoei, animaliei, itsasadarrei buruz. Baina bukatu, agortu, ahitu denaren sentipenak erromatar orgetan zutituta nire hesteetan barrena ibiltzen hasi ziren. Eta orduan, orduan trikuharri bat besterik ez nintzen desertuaren erdian.

Ohean agondurik, bitarte horretan bonbak suntsitutako lurraldean nengoela etorri zitzaidan burura. Burua hanka-artean ezkutatu eta, argiak itzalita, itxaron egin nuen.

***

Arratsaldean logelako zulotxotik Larraitzen mezua iritsi zitzaidan. Fusilatutako poetaren hitzak erabiliko zituela eta adi egoteko idatzi zidan. Eta azkenik, bi galdera iltzatu zizkidan: non eta noiz batu. Papertxoa sakelan gorde nuenean, goiko pisuko disko-jogailuaren marrantaren gainetik, pianoaren laguntzaz, fusilatutako poetaren ahotsa goratu zen. Bitartean, ur hondoko errotik askatutako bi itsas zaldi bailiran, masailean behera trostan, emozioaren emozioz bi malko abaildu zitzaizkidan.

Corren les nostres ànimes com dos

rius paral.lels.

Fem el mateix cami soa els mateixois

cels.

No podem acostar les nostres vides calmes:

entre els dos hi ha una terra de

xiprers ide palmes

En els meandres grocs de lliris, verds

de pau,

sento, com si em seguis, el teu batec

suau.

Ahal nuen gisara, Geraldine zeritzan vals batekin erantzun nion. Larraitzen arteriak lotsati baina dantzan nabaritu nituen.

5 Comments:

Blogger MAGABILA said...

You´ll never look into my eyes...
again...









































































too hard to be true...
too too hard
I can´t

3:08 PM  
Blogger MAGABILA said...

Hala zioen protagonistak
buka(tu)tzerakoan

3:09 PM  
Anonymous Anonyme said...

Bukatu = odolustu:

Azken tantaraino pasioa garatu, hari fin bat bihurtzeraino soka tentsatu, iparra galtzeraino zure begietan nabigatu, zorabiatu arte estu estu dantzatu.

3:21 PM  
Anonymous Anonyme said...

Baina maitia, odolustean zer?

3:27 PM  
Anonymous Anonyme said...

Odolustean, maitea, eutanasia

8:19 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home