SINESTEN DUT
Sinesten dut itxaropenean; haizea nekatu ordez hegoak nekatzen direla dakidan honen hegalak astintzen dizkidan ipar haizean. Berriro ere ortzimuga gainditu dezakedala sinestarazten didan horretan. Hondarrezko gaztelu guztiak ez dituela itsasoak irensten esaten didan horretan.
Sinesten dut laguntasunean; bi eskuk etxe bat eraiki ezin dutenean beste bi gehitzen dituen gomazko lokarri askaezin horretan. Aurrera jarraitzeko indarrik ez daukagunean eskutik heldu eta ortzemuga gainditu arte laguntzen digun esku horretan.
Sinesten dut gaztetasunean; etorkizuna iragana baino hobea izan daitekeela esaten digun ume jostalari horretan. Ispiluan ikusitakoa apurtu nahi duen ukabil itxi horretan. Laguntasunak eta itxaropenak bizitza oso bat eraiki dezaketela sinesten duen ezjakin horretan.
Baina, ez dut sinetsi nahi gugan sinesten ez dutenetan. Beraiengan sinestea beste aukerarik ematen ez diguten arren. Gaztetxeak isten dizkiguten arren. Lagunak gartzelan sartzen dizkiguten arren.
Ez dut sinetsi nahi itxaropena eta laguntasuna gaztetasunaren ilusio moduan ikusten dituzten ispilu zimurtu horietan.

3 Comments:
Sorgintxulo bizirik
eta
hori dunk zutunik
doktrina xume eta magabileroa
jeje
1.go parrafoa songoku inspiraziñue
2.go nobita ta doraemon
3.goa conpañeros edo
4. you know that it would be untrue, you know that i will be a liar if a was a saint to you , maga we couldn't get much higher .
c'mon light YOUR fire .
ala segi olaxe e !
time to hesitate is through...
Enregistrer un commentaire
<< Home