metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, mai 03, 2006

Hitz mamituak (I): solairu

solairu. iz. 1. Eraikin bateko bata bestearen gaineko bi maila edo pisu bereizten dituen egitura horizontala, goikoaren zoladura eta behekoaren sabaia osatzen dituena.

Goiko solairuko neskatxa noiz dutxatuko zain egoten nintzen ohean etzanda sabaiari begira. Ni baino bi urte gazteagoa zela esan zidaten, baina bost axola niri. Zer arraio. Gasaren instalazioa eta gure eraikinaren egoera kaxkarra aprobetxatuz, nire gela eta bere dutxa konektatzen zuen zulotxoa egitea lortu nuen egun hauetako batean. Eta idatzi laburrak bidaltzen nizkion zulotxotik batzuetan, hitz soilak gehienetan.

4 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Nobela honen funtsa hiztegi bat hartu eta hiztegia edozein orrialdetan irekitzean datza. Begiak itxita, hatz erakuslearekin ausaz hitz bat seinalatu eta hitz hori abiapuntu bezala (salbuespen batzuk eginda) edukita istoriotxo bat idaztean datza.

Au revoir mes amis... je dois etudier...

12:19 PM  
Anonymous Anonyme said...

Inoiz halakorik okurritu zait, baina praktikara eraman gabe. Zorionak ba, itxura oso ona du ideiak. Gozatuko dugu istoriotxoak irakurtzen.

12:46 PM  
Anonymous Anonyme said...

bai, nik idatzi izan dut holako gauza antzerakoak eginda.
itzela da.

(maga topatu nuen lehenakoan)
(gorantziak eman zizkidan zuentzat)

1:30 PM  
Blogger lost said...

oso interesgarria hiztegiarena, zuek, benetan.

Bestalde, saiatu publizitatea modu originalagoan sartzen !! NERE BLOGA !! zikintzen duzuen bakoitzean.

"Gasaren instalazioa eta eraikinaren egoera kaxkarra aprobetxatuz"???

(Jaja!)

Gora brikomania! Nik kapitulua galdu nuen...

4:08 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home