"AUNITZ MAITE DUENAK AUNITZ SUFRITZEN DU"
Nonahi ikusi dezaket
Zure begien berdea
Hori da udaberriko
Lehen loreen kolorea
Zure ile horiaren
Argi mugarik gabea
Egunsentiko lehenengo
Argia baino hobea.
Zu baitzara hondarretan
Ere hazten den lorea
Oroimenaren hondartzan
Irudi bat dut, zurea
Nigandik gaur bezain urrun
Baldin bazaude ordea
Nire begiak erretzen
Hasten da zure harea.
4 Comments:
Izugarriak azken bi lerroak
oso ona
Maiteminduen hitzak, maiteminaren zentzugabekeriak ematen dion zentzua dutenak. Erdarazko "enamoramiento" euskaraz "maitemin" bezala itzultzea azierto ederra euskaldunon partetik... Hitzaren esanahia hobe azaltzen ote du... Minarengatik, diot.
Mina... Amodioak beti izan ohi ditu bi alde horiek ezta? Maite eta mina
Bizitza gauza apasionante bat da, baina baita arriskutsu eta beldurgarria ere. Bigarren alderdi hau, bizitzaren garraztasun hau, artearekin konbatitu beharra dago.....
Artearekin, bai, bi zentzutan. El arte con arte.
Enregistrer un commentaire
<< Home