metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, avril 25, 2006

UTZIDAZU IDAZTEN

Zuretzat idatziko nuke zerua,
alegia, zu,
baina, nola idazten da
zure begien egunsentia?

Zuretzat idatziko nuke mundua,
alegia, zu,
baina, zerekin idazten da
zure ilearen eguzkia?

Ezin da.
Ezin dut.
Belarrak ezin ukitu
zerua;
hodeiek ezin ukitu
eguzkia.

Eta, ezin zaitut ukitu,
beldur naiz esnatuko
naizen;
zure eskuak eskuetatik
alde egingo didan
beldur naiz
zu ukitzeko.
Utzidazu idazten.

0 Comments:

Enregistrer un commentaire

Links to this post:

Créer un lien

<< Home