metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, avril 25, 2006

ESKUAK


Zure atzetik zeharkatuko
nuke sabana luzea,
edo itsaso ta ozeano
guztietako haizea,
Amazonia basoa edo
Holandako belazea,
lurrazala ta ortzea,
lehorra eta hezea...
nire helburu bakarra zara
erraz da konturatzea
niretzat mundu osoa baita
zuri eskutik heltzea.

2 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Gaur hemengo hitzekin egin dut amets. Benetan.

Gauza xinple baina esanguratsua eskutik heltzea. Hainbeste transmititzen du, hain da egoera goxoa.

1:08 PM  
Anonymous Anonyme said...

"Bitartean, helduidazu eskutik"

Kirmen Uriberen poema liburu bikaina

4:06 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home