metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

lundi, avril 24, 2006

FURGOI BERDEAK

Ordenagailuko pantailak nire begien malkoak isladatzen dituela dirudi; nire negar tantek idazten dute nire hatzen ordez. Gaua nire logelako iluntasunarekin ezkondu da eta nire lepoan arnasa hartzea ere galarazten didan eraztuna jarri du. Oroitzapenek mailu isilen gisan kolpatzen dute nire burua.

Eta bizitza osoa begien aurretik igarotzen zait: txikitan futbolean izan nahi nuena baino txarragoa nintzela ohartu nintzen unea oroitu dut. Zuri belarrira maite zintudaka esan eta eman zenidan kalabaza oroitu dut. Lagun bat gartzelan sartu zidatela esan zidaten eguna oroitu dut. Eta bakarrik igarotako gauak oroitu ditut. Ordenagailu baten aurrean mila zatitan hautsitako kristala berreraikitzen saiaturiko uneak oroitu ditut.

Badakit hitzon itsasoan murgiltzen den naufragoak hodartza eguzkitsu batean lurreratu nahiko duela, baina, batzutan, nire negar tantek idazten dute nire hatzen ordez. Ez dut inoren malkorik bilatzen.

Baina gazte bat furgoi berde batera sartzen duten bakoitzean hurrengoa ni izan naitekeela pentsatzen dut.

1 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Txakurrak, entzun: ALDE HEMENDIK!!!

4:41 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home