metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, avril 27, 2006

MAITASUNA, MAITEMINA

Orain guztia pozoi hutsa da:
zure ahots, zure usain...
Batera nola izan zaitezke
horren faltsu, horren apain?
Bizitza hautsi didazulako
nirekin jolasteaz gain
ez naiz zuk utzi duzun zulo hau
bizitzaz estaltzeko lain.
Sarritan mina izaten denez
amodioaren ordain
lehen oroitzen nuena gaur da
ahaztu nahi dudan orbain;
alfer-alferrik ibili ohi naiz
zuk eskutik noiz heldu zain...
Ta txarrena da askoz gehiago
maite zaitudala orain.

1 Comments:

Anonymous Anonyme said...

hortxe asmatu dek.....

maitemina...............................................

5:02 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home