BI MAITEMINDU
-Polita da egunsentia.
-Baina ez zu adina.
-Zergatik ez gara itsasoan bainatzen?
-Nahiago dut zuk eskutik heltzea.
-Betiko hemen egon nahiko nuke.
-Baina hemen une honetan baino ez garelako egongo maite zaitut horrenbeste.
-Itsasoko ura eztarritik sartu zait.
-Niri ere bai. Gazi zegoen.
-Besarkatu gaitezen.
Eta, hurrengo goizean, itsasoak bi maiteminduen arrastoak irentsi zituen.
4 Comments:
bikaina, kebap
gelditu zaitez pixka bat gehiago nire ohantzean................................
Ordubete bada ere
itsasoak itotzen gaituen arte
Ordu bete gehiago...
Egun bat gehiago...
Beste aste bete...
Edo urte oso bat...
Beti marearen igoaldiari itxaroten, bertan itotzea ekidinezina dela jakinik.
erreflexio literario guapoa
Enregistrer un commentaire
<< Home