SEX-40
Zigarroari kalada luze pare bat eman,
irribarre egin eta,
ero baten moduan,
arineketan hasi da
jirasol soro amaigabean barrena.
Zeru ezin zabalago honen urdina
eta milaka lore potoloren horia.
Nahasketa ederra, benetan,
are ederrago
Uxue, arineketan jirasolen artetik,
prakak zelan eranzten dituen ikustean,
eta nikia,
ditizorroa eta kuleroak...
eta kanposantu ondoko belardian,
erreka babesten duten makalen alboan,
etzan egin da,
hamaika mila mitxoletak inguratuta.
Izerditan nator,
eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,
baina, hala ere,
xarma zoragarria dauka
bere azal gazi-gozoa miazkatzeak,
etengabe miazk...
Eguzkia itzali,
zerua erabat ilundu
eta itzarri egin naiz,
kagoendios!
2 Comments:
Paddy Rekalde-ren poema, nola ez.
ZERGATIK MAITE NAUZU?
Zergatik maite nauzu?,
galdetu zenidan.
Begiradarekin egiten duzulako barre,
erantzun nik.
Hain gutxigatik?
Hainbestegatik.
Enregistrer un commentaire
<< Home