HITZ MAMITUAK (II): laba
Baina ez dezagun gertakaririk aurreratu. Don Alfontso irakasle dotore-dotoreak besoak airean astinduz eta kizkurrak ezker eskuin tenkatuz esango lukeen bezala, gatozen harira, has dezagun istorioa hasiera-hasieratik. Idazlea bera ere biluztu arte!, gehitu ohi zuen lizun halakoak.
Liburu onak laba bolkanikoaren antzekoa izan behar du, jarraitzen zuen batzuetan: irakurtzean eragindako eztanda eta berotasunaz aparte, denbora jakin batera, demagun hamar hilabetetara, edo agian lehen irakurketatik bost urtetara, irakurketa honek gugan sortutako geruza bolkanikoak burmuinean iraun behar digu. Are gehiago: magma horrek ez digu momentuan burmuina urtu behar; beste jakinduria kapa bat erantsi behar digu.
17 Comments:
Taxi
Iz. Pertsonentzako garraio-zerbitzuak eskaintzen dituen automobila, taxista batek gidatua eta taximetroa eraman ohi duena.
2011. urtea. Dama presaka zebilen, erosketak egin ondoren poltsaz josia. Etxera ailegatzeko taxia hartzea erabaki zuen. Paradan taxi bakarra zegoen. Atzeko atea ireki eta ahal izan zuen moduan sartu ziren dama eta bere poltsa guztiak taxian. "Nora eramango zaitut?" Galdetu zion gidariak atzera begiratu ere egin gabe. Ahotsa entzun bezain pronto, damak erraietatik atera zitzaion suzko erantzuna bota zion: "nahi duzun lekura". Labak dagoeneko burmuina urtu baitzion.
Gidariak azeleragailua zapaldu eta musika jarri zuen. L.A. Woman...
Ezkerrera, eskuinera
kale estu batean zehar ondoren
urrutira
urrutira
Gidariak atzera begiratu eta halaxe esaten dio emakumeari:
- Ezagutzen al duzu Las Vegas?
Damak irribarre egin zuen. Oroitzapenak sumendian gora bor-bor ateratzen zitzaizkion; esnatu berria zen sumendia, lozorro luze baten ondoren.
Sumendiek itzaliaren itxura hartzen dute... Engainatu bezala egiten gaituzte, "bizitza ahalbidetzeko nahitaezko engainua" -pentsatu zuen damak bere buruarekiko-, baina edozein egunetan, lozorroan zehar bilduriko indar eta amorru guztiarekin egiten dute eztanda. Eta irakiten dagoen labak inguruko guztia suntsitzen du. Sumendiaren mendeku txikia da, lozorrora kondenatua izan delako.
- Las Vegas, bai... goazen...
Eta burua biratu zuen damak azken aldiz, labaren eraginaren ondorioz beraien atzean desagertzen ari zen guztia begiztatzeko.
Autopistak amaigabeak ziren
eta zer hausnartu ematen zieten bidaiariei
- Bidea oso luzea da dama.
Harezko autopista lehorretan zehar bidaiatu zuten
eta iraganari buruz hitz egin zuten,
iraganik ez balute bezala.
Berriz ere isiltasuna.
- Ez dut inoiz horrelakorik egin. Eske inoiz, inoiz ez... -esan zuen damak. Taxistak intermitenteari eman eta abiadura geldotu zuen, eskuin aldera jiratuz.
Bizitzaren gasolindegi batean geratu ziren.
Ezinbesteko geldialdia bizitzaren geltoki garrantzitsuena bilakatuko zenean.
Autotik jaitsi eta lehenengo aldiz aurrez aurre topatu ziren. Besarkada bat lehenengo, elkar arakatu zuten ondoren, denboraren eragina non topa zezaketen deskubritu nahian. Eta muxu eman zioten elkarri azkenik.
Eskutik heldu, eta damak tira egin zion taxistari kotxe barrura sar zedin.
- Goazen azkar, laba gerturatzen ari da eta.
Taxistak, damaren alboan eseri eta gerrikoa lotu zuen.
-Goazen, bai, aurrera, xuxurlatu zion damari.
Taxiak aurrera egin zuen abiadura bizian, atzean, labaren ondoriozko ezereza zabaldu zelarik.
Small stories full of sense
I also want to ride in that taxi
Small and good stories
Zergatik labatik eskapatu?
Zergatik ez urtu laban?
I don´t understand almost anything
Me neither.
Baina zure galderari (="Zergatik labatik eskapatu, zergatik ez urtu laban?") erantzuna:
biak, lehenengo bata eta ondoren, zorionez edo zoritxarrez, bestea.
Labak petrifikatu egiten du bat... Gehiegi erre ezkero, ezin zara eskapatu...
tu comprends?
Je crois que c’est toi qui n’as pas compris!
Le chauffeur et la dame sont maintenant en train de fuir de la lave (=la réalité). Mais ils doivent s’arrêter, parce que la lave s’étendra quelque jour et il n’y aura pas de oasis pour se réfugier. Quand ça se passe, ils se pétrifieront á tous jamais. La vie ne peux pas être une fuite constante.
C’est comme vous, vous ne pouvez pas être tous votre vie en train de chercher maga. Trop fatigant.
"taxia"ri eskerrak eman beharko aurreko esplikazioagatik... Aurreko altxor txiki horrengatik... Ze ondo idazten duzun frantsesez
...
Non, la vie ne peux pas être une fuite constante, mais il peux être une recherche constante
...
Bilaketa konstante eta nekagarri bat, zeinetan tupustean aurkitutako altxor bat, ezkutuan zegoena oso, abandonatzera ere iritsiko garen, hau poltsikoan gordeta eramatearen ezintasunaz ohartuta
...
Poltsikoan gordeta poemak bai, baina altxorrak nekez eraman baitaitezke... Txanponez betetako poltsikoak hautsi egin ohi dira, eta txanponak pirripitaka maldan behera zabaltzen dira. Eta mundu guztiak ikusten du ezkutuan zenuen zure altxorra kalean zehar barreiatuta
...
Magabila ibiltzeak zentzurik ba ote du orain
...
Bizitza esprimitzearen poderioz, pomeloak pasioz eztanda egin zuen atzo. Azido erabat (La noche estrellada. Vincent van Gogh)
...
Ongi pentsatuta, Magabila ibiltzea egiaz ibiltzeko modu bakarra da, nola ez du zentzurik izango? Segi ibiltzen, segi aurrera, segi beti magabila.
Egiazko altxorrak ez dira patrikan eramaten eta, batez ere, ez dira abandonatzen. Egiazko altxorren pisua ez baita inoiz lastre bat, aurrera bultzatzen gaituen indarra baizik. Harribitxi faltsuak daramatzazu poltsikoan zuk...
(Eske oso ona da idatzi genuena gallager)
agur
II. KAPITULUA
Hitz egin gabeko begiraden kode eder hori berreskuratu zutela sentitu zuten biek
begiak itxita emandako lehenengo muxuan.
Galderek ez zuten balio, ezta lehenaldian konmuztatutako esplikazioek ere.
Autoko ateak itxi zituztenean, giltza sartu zuenean, biek zekiten gutxienez bidaiak ez zuela atzera bueltarik edukiko.
Iragan eta etorkizun ziurgabeen artean flotatzen
100km/h-ko abiaduran
Mediterraneoaren usaiaren bila.
(DONOSTIA fletxa gorri batez tatxatuta adierazten duen kartela atzean uzten dutela)
Enregistrer un commentaire
<< Home