HITZ MAMITUAK (III): saxofoi
Baina goazen denboran atzerago. Askoz ere atzerago.
Larraitz gure eraikinera etorri aurretik, saxofonista itsu bat nuen bizilagun. Blues-a atsegin zuen eta ezkutuan, sukaldearen bakardadean mozkortzen zen. Negar egiten nuen bere kantekin, ume abandonatu eta amaorde gupidagabeak baitziren beti istorio labur horien protagonistak. Mozkortzean, egunen batean saxofoia leihotik behera botako zuela egiten zuen ulu, eta egun horretan bertan anaiari barkamena eskatuko ziola, eta zerritoki hura salduko zuela, eta anaiarekin batera Pragako langostinoekin batuko zela.
Saxofoi triskatu bat gure eraikinaren ondoko espaloian ikusi nuenean jakin nuen itsuak behin betiko ospa egin zuela.
0 Comments:
Enregistrer un commentaire
<< Home