metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, mai 11, 2006

HITZ MAMITUAK (XI): estreina(tu)

estreina(tu). du ad. 1. Zerbait lehen aldiz erabili. Soineko bat estreinatu. 2. Filme, antzezlan, komedia edo bestelako ikuskizunen bat lehen aldiz eman edo antzeztu.


Hankak aste luzez mugitu ere egin gabe eduki ondoren, errehabilitazio prozesua hasteko ordua zela erabaki zuen medikuak. Aurrez abisatu zidaten legez, era honetako prozesuak basamortuko maratoien parekoak ziren eta oraindik lehen kilometrora ere iritsi ez nintzeneko sentsazioa nuen. Bidea luzea eta nekeza duk eta dauden oasiak ilusio optiko huts baino ez dituk, esan zidan osasun-zentrokoak. Bizitzaren antzera, pentsatu nuen.

Kontsulta amaitzear zegoenean, gurpil-aulkian bazen ere kalera atera nendin aholkatu zidaten. Antza zenez, Julenek segituan igarri zuen ene kopetiluna eta mota horretako aulkiei nien ezinikusia. Une horretan bertan, nire gurasoei ea nirekin batera pelikula bat ikustera joan zitekeen proposatu zien, film beltz baten estreinaldirako bi txartel omen zituen-eta. Aita-amek, ezezko argumentuen faltan, plana onetsi zuten eta Julen eta biok hurrengo gaueko hamarrak aldera nire ezkaratz aurrean biltzekotan geratu ginen. Errehabilitazioa hasteak Julen etxera gehiago ez etortzea esan nahi zuen, eta biziki eskertu nahi izan nion nirekin zuen harremana mantendu nahi izan hori. Zer egingo ote diat hire harmonikaren kexurik entzun gabe, mon cher médicin.

Baina egun hartan, aurreko estreinaldi horiez guztiez aparte, humanitateak ezagutzen ez zuen beste bat nerabilkien eskuartean: arrats partera, nire lehen poema bidali behar nion Larraitzi.