HITZ MAMITUAK (VIII): nolako
nolako. 1. gald. (izlag.) Zein eratakoa, zein modutakoa. Nolakoak nahi zenituzkete? 2. Harridura adierazteko hitza.
Ile kizkurra, luzea eta soltea, sudur argal eta makurra, kokospeko eta patila finak, gelako atea adinako gizon gihartsua zen Julen Capri medikua. Askotan, hitz egiten ari nintzaionean batez ere, nire begirada saihestu eta leihotik begira jartzen zen. Bere begietan teilatu proletarioetako ke mardulen isla ikusten nuen, gailurrera sigi- -sagan doazen bide malapartatuak bailiran.
Paisaiak barrena xurgatzen zionaren ziurtasuna nuen.
Poltsikotik harmonika atera eta nire hitz jarioa lehortu arte itxaroten zuen notak elkarren artean harilkatzen hasteko. Azken putzaren ondoren galdera edo istorioak kontatzen zizkidan koma bakoitzean nekatuta erortzen zen tonuarekin. Ea noizbait hegazkinen helizerik ikusi ote nuen, ea idazleen autoak hagitz poetikoak zirela ba al nekien, lagun batek poeta ona izateko gidari txarra izan behar omen zela esan bide ziola, izaki mikroskopikoen fabula ezagutzen al nuen…
0 Comments:
Enregistrer un commentaire
<< Home