HITZ MAMITUAK (IX): hipokrita
hipokrita. iz.eta izond. Hipokrisiaz jokatzen duena, barruko benetako izaera ezkutatzen duena.
Bere gaztetako poemak irakurri zizkidan goiz batean kontatu nion dena. Izarekin aurpegia erdizka estali nuen eta sabaian zulotxo bat egin nuela esan nion, nire poemak goiko neskatxaren eskuetan bakarrik irudikatzen bainituen. Lan bikaina egin nuela esan zidan eta ideia apartekoa zela, baina nahitaezkoena ekintza zela, hau da, luma bat hartu eta ganoraz idazten hastea. Baina lumak ez zuen nolanahikoa izan behar. Pertsonen barrua orrialdean islatzen abila izateaz gain, hein handi batean hipokrita ere zen boligrafoa ei zen egokiena. O poeta e um fingidor, omen zioen Pessoak.
Julenek hitz eman zidan nerabezaroan erabili zuena ekarriko zidala. Batzuetan hegan sentituko nuela abisatu zidan, bestetan malgu, noizbehinka pisutsu. Pantasi kontua, mon écrivain, pantasi kontua.
0 Comments:
Enregistrer un commentaire
<< Home