PARISKO GELTOKIAN
Parisko geltokian
Gare du nord-en, Gare Saint Lazare-en
zer axola dio non
Bada gizon bat
gabardina luzea
kapelik ez, Hotel de Ville-ko argazki horretan bezala
Dena txuribeltzean
Euria ari du
euria gizona lurperatu nahian indartsu
gizona uzkurtuta lur hotzean
bere barrura begiratu nahian bezala
nasaren amaieran, geltokiaren horizontean
Emakumearen ahotsa du barruan
hain gertu
hain berea
"agur" esaten
behin eta berriz "agur"
Agian elkarri gehien esan dioten hitza da
Uzkurtuta jarraitzen du
emakumearen ahotsa
emakumea bera era horretan betirako gorde nahiko balu bezala
euriaren mende uzkurtuta
Berandu da dagoeneko edozer esateko
berandu da akaso ezer amesteko
beranduegi
Emakumearen ahotsa
azala begiak bularrak lurruna bere ezpainak sexua bere hitzak hauen tonua
ahotsa ahotsa du buruan
agur esanez
Eta gizonak pentsatzen du
euriak gabardina eta guzti nasan lurperatzen duen bitartean
Euriak gutxienez
herdoilduko al ditu nire ametsak
Agur.
Gare du nord-en, Gare Saint Lazare-en
zer axola dio non
Bada gizon bat
gabardina luzea
kapelik ez, Hotel de Ville-ko argazki horretan bezala
Dena txuribeltzean
Euria ari du
euria gizona lurperatu nahian indartsu
gizona uzkurtuta lur hotzean
bere barrura begiratu nahian bezala
nasaren amaieran, geltokiaren horizontean
Emakumearen ahotsa du barruan
hain gertu
hain berea
"agur" esaten
behin eta berriz "agur"
Agian elkarri gehien esan dioten hitza da
Uzkurtuta jarraitzen du
emakumearen ahotsa
emakumea bera era horretan betirako gorde nahiko balu bezala
euriaren mende uzkurtuta
Berandu da dagoeneko edozer esateko
berandu da akaso ezer amesteko
beranduegi
Emakumearen ahotsa
azala begiak bularrak lurruna bere ezpainak sexua bere hitzak hauen tonua
ahotsa ahotsa du buruan
agur esanez
Eta gizonak pentsatzen du
euriak gabardina eta guzti nasan lurperatzen duen bitartean
Euriak gutxienez
herdoilduko al ditu nire ametsak
Agur.
17 Comments:
gogorregia
hot.cal-en erorketa diseinatua tristeziaz ikusi dut
bizitza guztia bertan bizitzen aritu denak ikusiko lukeen bezala
gogorregia,bai
dis moi que tu n´est pas lá. Que tu ne serais pas lá.
I need you I love you I need you I love you
Elkarri agur esate hau
betirako agur
Ingelesek agian gehiago dakite agurrei buruz...Izan ere, elkarri "agur" esan ordez GOOD bye esango bagenio...hori esaterik posible balitz...
good bye
I am here, and I'm not leaving.
Ok, ok.
I'll leave.
GOOD bye.
El día de la despedida...
Sentitzen dut.
Sentiarazten didazu.
Muxu bat eman nahi dizut.
Zuk niri muxu bat ematea nahi dut.
Oraingoan bai
oraingoan esango dizut
"ulertu dut"
Ulertu dut muxua.
Muxu bat. Hori eman nahi dizut hemendik. Despedidakoaren modukoa. Eta agur esan, berriz. Sentitzen dudan guztia, muxu batean, lau hizkitan.
Muxu.
Agur.
Mierda, minutu batengatik
Good bye
Ikusi dut, ikusi dut.
Baina ametsetan enterratzen nauzu.
"Alive and kicking"
Espresioa, ezin hobea.
"Ametsetan" esan nahi du "amesten" (soñando, no en sueños). Bazpare.
Zurekin hitz egiten igaro nahi ditut egunak...
gauak...
amesten...
jolasten...
ikasten...
idazten...
gozatzen...
...maitatzen...
That's love, my love.
Nola zen Bob Marley-ren kantu hori? This could be looove
Ze kañeroa den Bob dios! Asko gustatzen zaizkit bere kantu batzuk
(check mail)
Interesting site. Useful information. Bookmarked.
»
Enregistrer un commentaire
<< Home