Zergatik isilik?
Eta nik nioen: ezinezkoa da Jainkoaren existentzia frogatzea. Gizakia gizaki denetik, inork ez du lortu. Ezta lortuko ere. Baina elizaren existentzia? Azken bi mila urteotako munduaren martxa ezin da ulertu, ez onerako ez txarrerako, elizaren existentziarik gabe. Eta nik diot ez al den hobe ausardia erakutsi eta existentzia frogatua duenari kontuak eskatzea: ‘Zergatik, eliza, egon zinen isilik?’. Deiadarrak berdin balio du denok gogoan ditugun elizaren gaurko hainbat erantzukizunengatik galdetzeko ere.
Jainkoa, existitzen bada, bego han bere zeruan, ez gara-eta umezurtz munduan.
Andu Lertxundi, Berria-n
3 Comments:
ez da eliza, Eliza baizik ezta? Letra larriz diot.
Ez dakit doble ikusten hasia naizen (hain goiz, ordu hauetan) edo "Zergatik isilik, zergatik isilik!" birritan nahita jarri duzun... jaja.
Andu, ohi bezela, maisu.
Enregistrer un commentaire
<< Home