metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, juin 09, 2006

ALDE ZAHARREKO, TABERNA ILUN BATEKO GAU ILUN BATEAN

-Ombre! Aspaldiko! Zemuz unibertsitatian?
-Ondo esan biarko, baño faltan bota aunat.
-Eztek egiya izango, Bilbo etziok ain urruti're.
-Bueno... Ez... baño aspaldi ikusi be.... (Begirada eskuinera)
-Ta, izango dek neskan bat edo or tartian, ez?
-Nik? Neska bat? Keba, keba, bakarrik'e oso ondo nion. (Begirada ezkerrera)
-Eztek egiya izango... Gustauko zaik baten bat.
-E... bueno... ba... e... (Begirada eskuinera)
-Gorritu in aiz... Zeba...
-Ezten ezer... (Begirada ezkerrera)
-Ya... bueno... (Begirada eskuinera)
-...
-...
-...
-...
-Ze, ta, tragon bat artuko den, ez?
-Bai.



(Eta mutilak kalimotxo katxi bat ipini du bien artean. Besterik ez.)

3 Comments:

Anonymous Anonyme said...

...........eta?

2:54 PM  
Anonymous Anonyme said...

hainbeste begirada galdu... eskubira...ezkerrera...
begirazak begietara, ikasi begiekin hitz egiten, eta zuen artean kalimotxo katxi bat baino gehiago egotea lortuko duzu...

7:55 PM  
Anonymous Anonyme said...

Edo kalimotxo katxi bat gutxiago, según se mire...

10:13 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home