metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mercredi, juin 21, 2006

LAMIAK

Ternuan hotz egiten du udaberrian. Baleak hara eta hona ibiltzen dira. Zuk, beti bezala, farotik ikusten dituzu. Ilunabarrero egoten zara beraiei begira. Bakarrik. Beti bakarrik. Munduak ahaztutako uharte honetan ahaztuta zaude, baina, ezin duzu mundua ahaztu. Gogoan duzu nola, txikia zinela, itsasontzi mordoa hurbiltzen zen zuengana. Hizkuntza arrotzetan hitz egiten zuten, euskaraz eta antzeko hizkuntzetan. Portura iritsi eta tabernan sartzen ziren. Zu barraren ertzean ipini ohi zinen, haien esanak aditu nahian. Nola haizeak beraien bidetik atera zituen, nola olatu artean galduta ibili ziren, nola kapitaina erotu eta lamiak ikusten zituela esaten hasi zen...

Gaur, itsasontziak irlaren ondotik igarotzen dira. Zuk faroa pizten duzu; bere argia pizten duzu, bere argi iluna, bere argi tristea. Eta, lemazainak, lemari eragin eta zuregandik urrunduko duen bidea hartuko du, oztopo bat besterik izango ez bazina bezala. Urteak dira oztopo bat baino ez zarela.

Ilundu du. Urrunean itsasontzi bat ikusi duzu. Eskuak dardar egin dizu. Begiek ez, begiak zabal zabalik dituzu.


Ehundaka marinel hil dira beraien itsasontziak uharte baten aurka talka egin ondoren. Haien gorpuak Ternuaren ondoko uharte batean aurkitu zituzten. Hamarnaka polizia dabiltza istripua zerk eragin zuen jakin nahian. Ehundaka kazetari. Inork ez daki zer gertatu ote zen.



Lamiak, seguru.

1 Comments:

Blogger MAGABILA said...

ulises gogoan
ni enaiz lemara lotuko
ezidazue ahorik tapatu, ez begirik, ez belarririk taponatu
Zure kanta goxoan bil nazazu
Just as always
Betiko...

12:45 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home