metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

jeudi, juillet 13, 2006

GORPUTZA ETA ARIMAREN MINTZAIRA

Gaua Donostian.

Ibilera pausatuarekin, gabardina marroiko gizona behera begira dabil oinez, zein kaletan dagoen jakingo ez balu bezala, bost axola balitzaio bezala. Eskuak patrikan dituela, kafe itxiak, parkeak eta etorbide hutsak zeharkatzen ditu, denbora luzez buruan ibili duen kanta ezpainetan duen bitartean.

Kale bat haruntzago, eurizko maindire batek bananduta, zetazko soineko zuriz jantzitako emakumea poltso naranjan ari da haztamuka. Zigarro bat ezpainetara eraman du farolaren azpian, honi samur su emanez. Lokartu antzera, noizean behin erretzea atsegin duela pentsatzen du, batez ere gauean eta bakarka dagoenean.

Ederra da zigarroaren kearen eta farolaren argiaren gainetik nabarmentzen diren bular horietan emakumearen jantziak egiten duen tolesdura.

Poltsa naranja bat edukitzeaz aparte bota altuak daramatzan emakumeak berriz ibiltzeari ekiten dionean, espaloiak eta zebrabideak noraezean bezala zeharkatzen ditu, bilatu gabe, aurkitzeko baizik, ibiliz.

Ziur ez dakite, baina hurrengo kantoian buelta ematean tupust egingo dutela sentitzen dute biek ala biek. Sentsazioa elektrikoa da, bien pentsamenduek eta erantzunek bat egiten duten guztietan bezala; edo emakumeak zer duzu galdetzen dionean bezala eta, batez ere, galdetu aurretik zer pasatzen zaion badakienean bezala; edota, haratago joanez, gizonak, bietako inork hitzik esan aurretik, emakumeak hori galdetuko diola badakienean bezala. Pure connection.

Brast!

Elkar topo egin ondorenean berriz sentitu dute bihotzaren erritmo elektriko eta zorabiagarri hori lehenengo muxuan bezala gorputza astintzen eta, hitzik esan gabe eta emakumeari lurrera erori zaion poltsa laranjari erreparatu gabe, muxuka amaigabean lehertzen dira, pareta bustia gizonaren gabardinaren aurka, esku ahurrak gone wild ileak askatu eta bereganatu nahian etengabe... Muxuka hezean lehertzen dira biak, euriaren tristura euren masailetan barrena dutela...

Emakumeak hanka-puntetan eta gizonaren gabardina lepoaldetik gogor helduz eusten dio orekari, puxika etilikoa zarrastatu nahian, ahoa baina haruntzago dagoen eremura iristeko saiakeran setati ari dela.

Euritan ezkutatuta, gabardina marroiko gizonak eskua neskaren gonazpitik sartzen du, aluaren hezetasuna etsi-etsian bilatu nahian... Emakumeak sutsuki jasotzen ditu gizonaren hatzen jolasak eta gehiago, gehiago eskatzen dio belarrira xuxurlatuz... Ingurura beldurrez begiratzen du ondoren, eskuartean zakila heldu eta mantso astintzen hasten den bitartean.

Tantaka duen ilea mugimendu leun batekin atzera botaz, makurtu egin da emakumea eta zakila miazkatzen dio isilean, gizonaren arnasa noiz aldatuko zain. Ilea igurzten dio honek eta emakumearen erritmoan, geroz eta azkarrago, geroz eta sutsuago erotuz, sentitzen du bere barrena...

Emakumeak burua altxa eta, oraindik zakila eskuartean duela, aterperen bat bilatzeko eskatzen dio gizonari begiradarekin.

- Edo bestela hemen, euritan, korritu beharko zara...

Erdi-korrika, baldar, portal edo aterpe baten bila hasten dira.

- Zergatik deitu didazu gaur lanera.

- Ezin nuen gehiago...

Aurkitzen duten lehenengo portalean ezkutatu ondoren, honako poema hau idazten dute euren gorputzekin:


Emakumearen suzko hezetasuna

Landetako ilunabar sargorietan eguzkiak itsasoarekin larrutan egiten duenean bezala

Olatuen gogoa eztiki urratzen duten harramazkak

Eguzkiaren dardarrak, pixkanaka-pixkanaka itsasoan urtzen

plazerra beste hitzik ulertzen ez duten kresalezko muxutan

Hiriko izarrik altuena igotzean datza guztia my love, bertatik salto egiteko

Orgasmoa

erorketa horretako konturatu gabeko oihu bat bezala

zeina hiriko zeru iluna eta ilargi bakartia zarrastatu ondoren

teilatu proletarioetan barna labaintzen den

desiozko errekasto deskarriatu baten modura...

7 Comments:

Anonymous Anonyme said...

Inoiz baino presoago nagoen honetan zure alboan esnatu nahi dut behingoz...

Nire ondoan behar zaitut

Rescue me...
Inoiz baino presoago nagoen honetan zure alboan esnatu nahi dut behingoz...

Nire ondoan behar zaitut

Rescue me...

3:45 PM  
Anonymous Anonyme said...

... maite zaitut... xuxurlatu zion emakumeak gabardinadun gizonari harnasa oraindik lasaitugabe zuten horretan.

Eta hitz bakoitzak gartzela albo bakoitzetik metro bat estutzen zuela sentitu zuen gizonak...

4:23 PM  
Anonymous Anonyme said...

Orgasmoa gogoaren islada gordin baten modura sentitu zuen momentu kritikotik bi minutura.
Orduan konturatu zen ez zela benetakoa izan, emakume hori ez zela berak maite zuena.

8:40 PM  
Anonymous Anonyme said...

GOIZEZ, DESAYUNO CON EL DIABLO
horma hoiek ez ditu emakumeak jartzen...
horma horiek hor daude, aurrez jarritako limiteak balira bezala, berez dagoen kartzela bezala

Eta egun guztia barrotezko leihotik begira pasatzen du gizonak
eta
badakizu?
batzuetan
goizez
emakumea bere bila etortzen da
eta biak
kartzelatik
horma horietatik
kanpo
libre
sentitzen dira

2:53 PM  
Anonymous Anonyme said...

I can't live imprisoned forever

3:33 PM  
Blogger MAGABILA said...

animo

8:39 PM  
Blogger MAGABILA said...

irakurri dut maila
we´ll speak

3:09 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home