IRENTSI
Herri galdu batetako festa galdu batzuetako ordu galdu batean taberna galdu bateko barra galduaren ertzean galdu zara. Gauak irentsi zaitu. Gaua irentsi duzu. Lehenengo kalimotxo katxia irentsi duzu. Behatzak elkarrekin itsasten zaizkizu, eta ezpainen gainak morez margotu dizkizu katxiak. Aste Santuko zeremonia tristeetako more berarekin hain zuzen ere.
"Baina, zer egiten dut nik hemen?" galdetu diozu zure buruari. Eta begirada kamareraren bizkarraren azpialdean galtzen zaizun bitartean iraganera begira jarri zara. "Atzo neskak utzi ninduen, Maddik, berarentzat umeegia nintzelako. Koadrilakoei deitu nien, eta esan zidaten ez zegoela juerga on batek konpon ezin zezakeen ezer. Gaur, ordea, atera eta denek neskekin egin dute alde. Beno, hala ere ez da hain txarra bakarrik egote hau, aspaldi ez dut blogean ezer idatzi, ekainean idatziko nuen azken aldiz, eta zer edo zer pentsatu beharko dut."
Aurrekoaren arrastoak lehortu zaizkizun une berean eskatu duzu bigarren kalimotxo katxia. "Nora joan ziren, nora joan ziren, noizbaiten izan bagenituen, nora joan ziren gure ametsak..." diote altabozek. Zu ixilik zaude, katxia eskuan eta kamarerari begira. Harik eta mutil batek etorri eta ezpainetan musu eman dion arte. Orduan barrara begira jartzea erabaki duzu, barrara eta, bide batez, baita katxi barrura ere. Gau kolorea du kalimotxoak gauez, badirudi gaua irentsi behar duzula. Gauak irentsi behar zaituela.
Baina, orduak irenstezin bihurtzen dira gauez; beste katxi bat eskatu duzu, eta beste bat, eta beste bat... eta ia lurrera erori arte edan duzu, denboraren joanak minik ematen ez dizun arte, ametsetan zaudela pentsatzera iritsi arte. Baina, amets hau ere, beste guztiak bezala, ahaztua duzu orain, goizeko zortziretan, tabernako atarian etzanda esnatu zarenean. Zure katxi hutsaren ondoan esnatu zarenean.
Eta ohartu zara zure zoriontasun guztia katxi batean kabitzen dela. Eta katxi batetik egiten duela ihes. Baina zu harrapatuta zaudela. Gauak eta egunak irentsi dituzula; gauak eta egunak irentsi zaituztela.
Bizitzak irentsi zaituela. Bizitza irentsi nahi duzula. Baina botagureak zaudela.

7 Comments:
Ze hauskorra den ba zoriontasuna, plastikozko katxi basoaren tankeran. Parranda gauetan zoriona lurretik dabil, nonahi.
budhaaaaaaaerugggggheajj
(oka)
mekauen la puta redios
Altxazak burua
altxazak burua katxitik
Inguratu hadi Maddirengana
eta esaiok
atzo zure izenarekin amestu nuen
edota
Zoriontasuna katxia baina leku txikiago batean badago
leku hori zure begiak dira
"katxi" zoriontsuak garela uste diagu
felix felix
Cool blog, interesting information... Keep it UP »
Cool blog, interesting information... Keep it UP » »
Enregistrer un commentaire
<< Home