Gaur ohe zeharo estu batean esnatu naiz. Maindirerik gabe, soinean Ternua-ko niki bat eta boxer-ak soilik ditudala. Burua altxa dut, eta harritu egin naiz hormen ordez liburuz betetako apalategi desordenatuak ikusi ditudanean. Nork esango zuen hemen esnatuko nintzenik, bakarrik, literaturaz inguratutako gela ilunxko batean. Behelaino pean kulunkatzen diren ontzien antzera, bonbilla ahularen argitan izenburu ugari agertu dira nire begi lausoen aurrean. Ingelesez, frantsesez, alemanez, arabieraz... Denetik dago bertan. Lehenengo izen ezaguna Mario Benedetti poeta uruguaiarrarena izan da. Izenbururik gabeko bere liburu bati gainbegiratu bat ematen hasi naiz, kontu handiarekin, ezkutuan bezala.
tengo que amarte amor
tengo que amarte
aunque esta herida duela como dos
aunque te busque y no te encuentre
y aunque la noche pase y yo te tenga
y no
Poema bukatu bezain laster, nire pauso hotsak entzun dituelako segur aski, ile urdin luze eta antzinako betaurrekodun agure marihuanatu bat agertu da ondoko atetik, 1950. urtetik ateratako espektro baten moduan. Eskuan nire galtzak eta sandaliak zituela azaldu da, eta frantsesez pare bat hitz esan dizkit.
Libreroa behar du izan. Nire frantses traketsean non nagoen galdetu diot. Zaplada lagunkoi bat eman dit bizkarrean, eta irteeraraino eraman nau.
Sena ibaia aurrean, metro batzuetara Quartier Latin-a. Instintiboki pausu bat atzera eman dut kamera fotografiko, galtza motz eta sandaliekin dabiltzan turista uniformatuen ibaian ez sartzeko. Atzeko letreroari begiratu eta Shakespeare & Company irakurri dut.
Efectivamente, gaur Parisen esnatu naiz.
5 Comments:
jejeje,
egunkaria arretaz irakurtzen ??
Niri ere , handik pasako banintz zeozer uztea gustatuko litzaidakela uste dut. Ze lasaitasuna sentitu behar den hainbeste hauts eta letrazko anarkiaren artean , ezta?
Ba nik uste doministiku oso handi bat egingo nukela jeje.
Kasualitatea, post hau esnatu naiz hitzarekin bukatzen da, aurrekoa hasten den bezala hain justu.
Bai Lucyyyyy
zuk ere irakurri duzu e?
Bua Julen, ze ona, ni enteratu ere ez naiz egin. Aurrekoaren segida bat da, honako hau ere Esnatu naiz kantarekin entzun beharrekoa...
Beste "kointzidentzia" bat gehiago, my love...
Aze logurea...
Gasteizko kalimotxozko gau hori... The Doors tabernako absent
minded
dancing tequila zerriak in your bed
love me two times baby...
Best regards from NY! Klonopin soluble Prescription online and adderall hairy pussy Dvd players rus.html farmers 26 mechanics mutual insurance co inexpensive large area rugs gmc canada concerta er abe lurie moving company Good free virus scan online home mortgages spy digital camera Sahara incorporation bextra valdecoxib tablet Mcse+london cellular phone plans Cheap price on xenical Tv chanels+ uk Home marking security system Domaine de la mordorxe9e
Enregistrer un commentaire
<< Home