metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

vendredi, septembre 01, 2006

PROPOSAMEN POETIKOA

Halabeharra krudela izan zen gurekin

poeta bihurtu ginduenean.

Poesia ez da futuroz kargaturiko harma bat,

beste Grabiel harek nahi zukeenez.

Futuroa gainera —izan gaitezen serioak—

polbora bustia da.

Ez dut gure fatu tristea zaildu nahi,

ofizio lagunok,

baina, hitz eder eta ez hain eder

ugari izkiriatu dugu,

ia denok egin dugu letraren bat

kantari famaturen batentzat,

denoi itzuli digute testuren bat

antologiaren baterako.

ia denok idatzi dugu enkarguz

bideo gidoi bat,

ia denoi eman digute sariren bat

lausengu eta guzi,

denok dugu gure latifundioa edo

minifundioa egunkarietan,

oroimin belak hazi eta mintzaira kaskabelak

jo ditugu eta, orain,

lore jokoen ondoren, zer iruditzen zaizue

poesia egiten hasten bagara?

23 Comments:

Anonymous Anonyme said...

He leído sólo las primeras seis líneas.
Decir que eres/¿sois? poetas me parece un tanto pretencioso, pero cada uno puede escribir lo que quiera, claro.

6:19 PM  
Anonymous gorka said...

Aupa, bi gauza:

1- Poemari erantzunez: bai, has gaitezen
2- Goiko komentarioari: poetaren irudia desmitifikatu ezazu. Poesiak ez du zertan han goian egon. Nik uste hortik doala testua bera ere, oinarrietara bueltatze horri.

PS (edo 3-, nahi bezala): komentarioak sinatzea ez da gaizki etortzen...

10:18 PM  
Blogger MAGABILA said...

Bai, hori da, eta era berean lehenengo komentarioari erantzunez: lerro hauek Sarrirenak dira, Joseba Sarrionandia poetarenak.

11:18 AM  
Blogger MAGABILA said...

Ze erraz juzgatzen duten batzuk

11:19 AM  
Blogger MAGABILA said...

Floriteriotan ibili ordez funtsera jotzea: "lore jokoen ondoren, zer iruditzen zaizue poesia egiten hasten bagara?"

11:20 AM  
Anonymous gorka said...

Ez nuen sarriren poema hau ezagutzen, begira... Lehendabiziko posteoak ere ez, garbi dago...

Metropolitan 1- Anonymous 0

9:06 PM  
Blogger balaklaba said...

"Proposamen poetikoa" izeneko poema da, eta "Hnuy illa nyha majah yahoo" bilduman, "Merkatu beltza" izeneko atalean, irakur daiteke. Konpromezuari deia da ("ni" ez naiz garrantzitsuena, "zuek" baizik).

Mi versión sobre la enigmática/patética intervención del usuario anónimo es que se oculta en el español (idioma que apenas usa cuando se quita la máscara) para evitar ser descubierto. Está cerca, incluso puede que sea uno de vosotros...

No tengo una hipótesis clara respecto a sus intenciones: podría querer minar vuestra moral, o comprobar simplemente su composición (hierro, gomaespuma etc.) Podría ser también que no tuviese intención, y que sus poco afortunadas palabras fuesen sincera y únicamente fruto de sus sentimientos y de su inteligencia.

Estás negativas suposiciones tan solo tendrían sentido si calificásemos al usuario anónimo en cuestión como subnormal con cierta aptitud para la malicia, neanderthal, mandril o cualquier otro tipo de improperio que denotase inplicita o explicitamente falta grave de racioncinio. Intentaré entonces ser más positivo y rechazaré todo lo anterior, para afirmar con pasión que la falta de acierto, de educación y de gracia de vuestro incómodo invitado ha sido a causa de su vanagloria, que ha quedado más que patente cuando ha querido desposeer del título de poeta a uno de los más grandes y mas comprometidos que ha parido Euskal Herria. Al parecer, con los primeros 6 versos tenía suficiente para la sentencia...

Gora Astillero!!
(DCD - drogadictos contra el deporte)

pd: has gaitezen ba!

4:13 PM  
Anonymous Edo Nor said...

Beste hipotesi bat usuario anonimoari buruz: belarrimotza da. Sei lerrotan sei hitz ulertu ditu: poeta, poesia, futuroz, harma, serioak, polbora.
Aski dira epaiketa moral bat egiteko eta ondoren "baina bakoitzak nahi duena idazten du" makillaje zikina emateko.
Dena den, ez dut uste hainbeste atentzio merezi duenik komentarioak. Poemak bai.

Gora usuario anonimoak!
Behera izenak!

1:09 PM  
Anonymous Anonyme said...

No sé por qué eso de leer sólo esas pocas palabras de las seis líneas.
He leído sólo ese trozo porque me ha parecido suficiente para juzgar, o sea, que, sea de quien sea, me parece un tanto pretencioso auto-calificarse de poeta. Ah, que lo ha escrito Sarri, pues estupendo. ¿Tiene algo que ver? Lo único que demuestra eso es que pretenciosos hay en todo el mundo y que el plagio se extiende hasta lugares insospechados. Ah, sí, que no es un plagio, es una acotación...en esos casos, lo sabe cualquiera, se nombra al autor en cuestión.
No haber escrito el nombre me lleva a pensar que a)no interesaba a nadie que fuese sabido que no era de Metropolitan el texto o b)está Metropolitan tan contento con el contenido que lo ha tomado como suyo, con lo cual volvemos al principio, es decir, que alguien aquí se está considerando poeta.
En cuanto al comentario de Gorka, diré k no lo tengo mitificado, simplemente que los poetas son unos y no otros. Con la excusa de lo innovador y rompedor tiramos todas las reglas líricas a la mierda y nos sale una prosa quebrada, nada más.
Un saludo

12:12 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ostras, relax, usuario anonimo, relax...

Piensa en verrrrrrrde

12:20 PM  
Anonymous Poeta said...

No mereces contestación, pero te voy a contestar, usuario-anónimo-nopretencioso. Primero, ni seis lineas ni seis millones son suficientes para juzgar. Que quede claro.
Segundo, eso de que "me parece un tanto pretencioso auto-calificarse de poeta" me parece una tontería como una catedral, que estoy harto de escuchar. Acaso la/el poeta es alguien superior? Que una madre se considere madre es acaso pretencioso?
Un poco de seriedad, de pensamientos propios, y menos pamplinas, por favor.
Y tercero (termino): No entiendo las motivaciones (tan poco pretenciosas) de una persona que entra en un blog literario, lee seis lineas de un poema del que desconoce el autor y juzga de pretencioso al que lo puso. Y encima, "obliga" a un vascoparlante como yo a escribir en castellano para que no haya malentendidos.
Tú dirás. O no, mejor calla.

1:00 PM  
Anonymous Anonyme said...

>>No mereces contestación, pero te voy a contestar, usuario-anónimo-nopretencioso. Primero, ni seis lineas ni seis millones son suficientes para juzgar. Que quede claro.
--Que quede claro entonces que yo no hablé de juzgar en un comienzo, eso fue cosa de la casa, no mía. Decir que una cosa me parece tal o cual no creo que sea juzgar, yo no dije que seáis o no poetas, sino que me parece pretencioso autocalificarse así. Por otro lado, decir que no hay nada suficiente para juzgar es una manera muy fácil de evadir lo inevitable, porque los juicios hay que hacerlos. Había alguien que decía que no podía juzgar no sé qué acciones porque no conocía a las personas. Anda ya, las ideas se pueden juzgar, las personas a lo mejor no, pero ese es otro asunto.
>>Segundo, eso de que "me parece un tanto pretencioso auto-calificarse de poeta" me parece una tontería como una catedral, que estoy harto de escuchar. Acaso la/el poeta es alguien superior? Que una madre se considere madre es acaso pretencioso?
Será una tontería para ti, y que estés harto de escucharlo quizá signifique algo que no quieres escuchar realmente. Que la madre sea madre es cuestión de biología. Aquí hablamos de arte, y éste tiene que cumplir unos mínimos.
>>Un poco de seriedad, de pensamientos propios, y menos pamplinas, por favor.
Seriedad la tengo toda, quizá más de la necesaria. Pensamientos propios, casi todos. Pamplinas...bueno, sin comentarios.
>>, "obliga" a un vascoparlante como yo a escribir en castellano para que no haya malentendidos.
Me alegro de que pongas eso de obligar entre comillas, porque no obligo a nadie. No habrá malentendidos siempre y cuando las dos partes se entiendan mutuamente. Está claro que los que entran aquí saben euskera, y no creo que me equivoque al pensar que ninguno desconoce el castellano. El idioma es algo que está en mano de quien escribe, porque, afortunadamente, este espacio es libre(al menos hasta que no lo privatices).
>>Y tercero (termino): No entiendo las motivaciones (tan poco pretenciosas) de una persona que entra en un blog literario, lee seis lineas de un poema del que desconoce el autor y juzga de pretencioso al que lo puso. Y encima, "obliga" a un vascoparlante como yo a escribir en castellano para que no haya malentendidos.
Tú dirás. O no, mejor calla.

Esto pusiste hace unas semanas: “ez utzi blog honetan idazteari”. O algo así. Si me hubieses puesto que dejase de escribir ya no estarías leyendo esto. En cuanto a las razones que me induzcan a hacerlo, te haré caso, y no diré nada. El que calla otorga.

3:39 PM  
Anonymous Poeta said...

No soy Magabila. Lo digo para evitar malentendidos.

Me parece bien que contestes, estas en tu derecho de no callar. Ayer me calenté y escribí esas líneas tan duras. No me arrepiento (para qué?). Mi intención no era herir, aunque cueste creerlo.

Y yo también te animo a que sigas escribiendo. Pero a veces hay cosas que se deben pensar antes de decir. Y esto último también va para mí.

6:24 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ei Usuario Anonimo: "Ez utzi komentarioak idazteari" magabilak jarri zizun, eta magabilak ez dizu idazteari uzteko eskatu...

Ez dut dinamika hau alimentatu nahi, beraz gauzatxo bat bakarrik: Just RELAX a little bit, baina denak, ez? Testuei buruz hitz egin daiteke, eztabaidatu... Baina alor pertsonalera eraman gabe...

Eske ya izerditzen hasia nintzen blogaren tenperatura altu honen kulpagatik, ta nahikoa bero egiten du kanpoan!

Ale, ez ataskatu hemen mesedez, The show must go on!

6:33 PM  
Anonymous gorka said...

Nik poetatasunaren gaiari heldu nahi nioke berriro, eztabaida plano pertsonal horretatik urruntzeko. "Handiusteko"tzat jotzen duzu, Usuario Anonimo jauna, poetak bere buruaz hitz egiteko izen hori bera erabiltzea. Eta poetaren irudia mitifikatua daukazula esatean ukatu egiten duzu.

Baina mitifikatua daukazu, hitza erabiltzeari beldurra diozulako. Poesia, poesia da (barka tautologia), artea, ados, baina artea ona eta txarra izan daiteke. Taula gainera kitarra batekin igotzen dena, oso gaizki jo arren, musikaria da. Pintzel bat eskuan mihisean zerbait adierazi nahi duena margolaria da, bere kuadroak oso txarrak izan arren. Eta poesia idazten duena, udako abestiaren letra baino gauza inozoagoak idatzi arren, poeta da. Poeta txarra, baina poeta.

Uler dezaket, poema txar bat hartu eta generotik (are, literaturatik) botatzeko gogoa sentitzea batzuetan, "hau ez da poesia" esatekoa, lanaren baldartasuna ikusita. Baina horren ordez, literaturarentzako osasungarriagoa (ongarriagoa) iruditzen zait kaskarra den hori ez arbuiatzea. Izan ere, literatur txarrik egongo ez balitz, literatura onik ere ez litzateke egongo... Zuriak beltza behar duen bezala behar du onak txarra. Zimaur asko behar dela alegia, larrosa bakarra haz dadin.

Bestalde, nik uste Sarrionandiak poeta izena merezi izateko nahikoa meritu egin dituela. Euskal poeta onenetarikoa da dudarik gabe, eta hor ez dut negoziaziorik onartzen.

11:09 AM  
Blogger MAGABILA said...

Poetek badute, ordea, horrelako halo berezi bat...
Eguneroko gauzetan poesia ikusteko gai direnak dira poetak
Amona bat balkoitik inora begira, haurdun dagoen emakumea bankuan dirua ateratzen, Juantxo parean Mchanburgesa bat jaten, Juantxoko "bi gehigo" dialektoa...

9:06 AM  
Anonymous Anonyme said...

Ez da "bi gehiago" my love, "Pátata tórtillanak bi gehigó!!" baizik...

9:50 AM  
Anonymous gorka said...

Haloa?
Poeta ez al da komunera joaten?
Poeta ez al da pijama jantzita esertzen idazmakinaren aurrean?
Ez al du fakturarik ordaintzen?

11:20 AM  
Blogger MAGABILA said...

Bai, baina poetak poesia ikusten du, sentitzen du, poesiaren bila dabil

Agian jarrera eta lanak egiten du poeta, artearenganako atxikitasun horren berezkotasunaz gain (esaldi borobila, hala dirudi behintzat)

12:49 PM  
Anonymous Edo Nor said...

nire ustez, poeta, poesia izeneko genero batean idazten duen pertsona da. Egia da sentsibilitea beharrezkoa dela poeta ona izateko, baina ez poeta izateko. nire ustez poetak ez du poesia ikusten, ez sentitzen. poetak ikusten eta sentitzen duena bizitza da. eta horren ondorioz idazten duena, poesia. horrexegatik da poeta.

1:12 PM  
Blogger IQUER said...

Ce commentaire a été supprimé par un administrateur du blog.

4:21 PM  
Blogger IQUER said...

Oraingoan bai.
Asteazkenean Donostin, hitzaldi batean, Koldo Izagirrek zera zioen: poeta txar edo onik ez dago, POETA zara edo etzara. Uste dut Koldoren hitzak ez daudela errealitatetik urruti. Bestalde, sarri irakurri edo aurrez aurre ezagutu dugunok ez daukagu zalantzarik: SARRI POETA da. Eskuminak.

4:33 PM  
Anonymous Dante said...

"MAGABILA dijo...
Poetek badute, ordea, horrelako halo berezi bat...
Eguneroko gauzetan poesia ikusteko gai direnak dira poetak
Amona bat balkoitik inora begira, haurdun dagoen emakumea bankuan dirua ateratzen, Juantxo parean Mchanburgesa bat jaten, Juantxoko "bi gehigo" dialektoa..."

Gaur egungo poesiak zuk esaten duzun "egunerokobiziaren" kutsu hori dauka, hau da, edozerri buruz idatzi liteke poema bat; hori ikusten dutenak -diozu- dira poetak, eta hala izango dira. Baina, nire ustez egunerokotasun horretan sartzean, "cliché" batzuk sortzen dira poesia guztia patroi beretik aterata dagoela irudikatuz. Ez zait gaizki iruditzen, bakoitzak idatzi dezala nahi duena, baina nik haratago dauden gauzetara itzuli behar garela uste dut, poesia traszendetalago batetara. ez forma, baizik ideia abstraktuagoak dituen poesia batera, oraingoaren antipoda bezala, zeinek ideia sinpleetatik forma abstraktuak hartzen dituen. beno nere iritzia da, ez dakit...

5:28 PM  

Enregistrer un commentaire

Links to this post:

Créer un lien

<< Home