TIENES UN NUEVO MENSAJE DE
Pragako maletaren kremailera itxi dut
eta badirudi ez dela itxi dudan kremailera bakarra
Senti dezaket maletaren barrena kolpeka
kolpeka kanpora atera nahian
Entzuten ditut
maletaren klaustrofobian itoarazten ditudan maitasunezko hitzak
bihotzekoak jotako maite zaitut lazgarriak
lehertu artean
maiteko zaitut
birikak hautsi artean
maiteko zaitut
...
Eta herioak gaixoa eramaten duen moduan
lurralde antzu eta urrun batera eramango dut maleta
eta irekiko dut kremailera
Nire oihuak kilometroek isilarazteko
Bi mila kilometro baitaude Pragaraino,
bi mila kilometro
Poema kutre honi amaiera eman nahian
maletari begiratu eta
kremailerak itxita jarraitzen duela iruditu zait
Soilik odol tantaren bat ateratzen da zirrikituren batetik
malkoren bat bestetik
Eta nire buruari zer egin dudan zer egin dudan
obsesiboki galdetzen diot

3 Comments:
Soilik 2000 kilometro.
Ez dira nahikoa izango.
Nik ere bisita egingo dizut txoko honetara, maletak, kilometroak eta galderak tarteko. Eskerrik asko zure mezuagatik eta diskoari buruz esaten dizkidazunengatik, nahiz disko hura honez gero nire prehistorian bezala sentitzen dudan. Ondo izan. Txuma
My veins also exploded somehow in those castle's là .
Nahiz eta jendez plagatuta egon , azalera, gertutik pegatua , memoriara kateatua sentitu dezaket oraindik .
Denok ditugu alde egiteko leku propioak , txoko...
Geureak bakarrik
Kamchatka modukoa da Praha .
Beste kamchatka bat.
Hiri hori ere nirea da! esateko gogoa sartu zait , edo ni naiz hiriarena (ez hiritarra).
Ez, ni ere hiriaren hautsa naiz.
Enregistrer un commentaire
<< Home