metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

lundi, septembre 11, 2006

Irailaren hamaika

Kalean, euri artean, putzu artean, itzal beltz bat ikusten da. Zure itzala. Itzal beltza. Eta, itzalaren ondoan, zu. Zu bakarrik. Zu baino ez. Erlojuan hamabi t`erdiak. Irailaren hamaikako hamabi t`erdiak. Eta zu bakarrik, zu baino ez zure espaloian. Inorena ez den espaloian. Zu eta zure itzal beltza. Eta, narrazioaren puntu honetara iritsitakoanespabilaturen galdetuko du ea beldurrezko ipuinak kontatzen hasi ote garen edo zer gertatzen ote den. Eta guk erantzungo genioke ezetz, ez gara beldurrezko ipuinak idazten hasi, baina, baietz, honek beldurra ematen duela.

Zure ondotik ez baita inor igarotzen. Denak ondoko bestaldera joaten dira pausu azkarrez, zeharka zuri begiratuz. Zeharka begirada zuzena botatzeko. Begirada okerra, alegia. Irailaren hamaika. Hamabi t´erdiak. Pentsatu duzu zergatik begiratzen ote dizuten ezberdin besteen berdina bazara, pertsona bakoitza mundu bat den arren.

Irailaren hamaika. Kopeta beztu duzu.

5 Comments:

Blogger Lucy in sky said...

Oraindik ez dira hamabi t'erdiak .
Agian ... zure bidera norbait gerturatuko zaizu oraindik ere ...

11-S irailaren oraintxe konturatu naiz...

nahiko beltz bai . Putzuaren ordez kea .

11:13 PM  
Anonymous Anonyme said...

Ona. Gauean leiho piztu bat bezala, itzal mugikorrak erakusten dituena. Iradokitzailea.

5:16 PM  
Anonymous Anonyme said...

OSO ONA

12:47 AM  
Anonymous Anonyme said...

AUPA HIRUKOTE SEGI IDAZTEN ONENAK ZEATE

12:47 AM  
Anonymous Anonyme said...

Txantxetarako hartu baina , Irailaren 11an, hamabi ta erdietan eta New Yorken, horrelakoak dozenaka kontatzen dira. Itzalak, beldurtzen du, begirada okerrez zuzendutako itzal beltzek.

1:20 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home