Piensa en verde agintzen duen botila eskuan, Alderdi Eder-eko banku batean eserita, El Mundo-k prefabrikatutako alkandora koadrodun, gomina merke eta Maximo Dutti-z perfumatutako ikasleak ikusten ditut Kontxan behera (nahi bai), Bata-n biltzera. Nonbait lehortu beharra dute hauek ere. Eta gero esango dute ez direla bustitzen. Raia utzita alde batera orraztea estetika baino gehiago militantzia arrasto izatera iritsi ez ote den...!
Aurreiritziak...
Marka da ba, lagunak orain ere berdekeriatan. Tentazioari ezin eutsi eta zure azala momentu hauetan biltzen duen nikia berdea ote den galdetzen diot nire buruari, reggaetoia itsasotik arrantzatu berritako berdelek bezala dantzatzen den taberna horietako batean, kiwi likorea eztarrian.
A, my love... Ze berdeak zure ezpainak, ze berdeak zure hitzak...
Powered by Castpost
8 Comments:
BERDEZ da testu honen izenburua, ez dakit zergatik ez didan utzi jartzen.
Blogger ere gure aurka...
EtZinen AUSARTUKO holako izenburu probokatzaile bat jartzera...
KOBARDE!!!!
Joño! Honek Donosti usaia dauka, a ze testu donostiarra!
Eurra! Animo , segi idazten, segi, segi!
Gure Ñoñostia ederrean, gaueko ordu txikitan jendeari begira egoteak berdea baino gehiago "beltza" jartzen nau ni.
Jendearen erakutsi behar hori
botilak eta karetak eta
reaggeton gehiegi aukeran
Bestalde, Donostia ez al da hiri kontserbadoreegi bat?
Batzuengatik balitz, oraindik ere zentsura garaiko Donostian biziko ginateke: asteburutan 03:00etan tabernak itxita, Ilunbe bezalako (nola deitu, antroak agian?) tokiak zabalik eta ideia alternatiboak aurrera atera ezinik.
Ekitaldi kulturalen eskasiak eta Donostia GIRILANDIA handi bat bihurtu beharrak itxuturik gauzka. Gazteok dugu Donostia eraberritzeko aukera, eutsi horri!
Donostiako Piratak hasi diragera jada horretan lanean eta horretarako gazteon laguntza behr dute/degu. Baina beno, larunbatetan eguraldi ona izanez gero, alde zaharreko tabernak istean denok Alderdi Ederren bildu gintezke proposamenak aterako lirateke, ziur nago. Naiz eta udaletxeak eta bestelako jendeak laguntzarik ez eskeini.
Zer deritzozue goizeko 3tan xake erraldoi bat jolasteari? Edo/eta tarta txapelketa bat antolatzeari?
Proposamena alkoholizatuak, ziur
Auskalo blog honen ideia ere horrelako kortozirkuito batetik sortu ez ote zen jaja
Piratek udaletxeari jake!jaj
Enregistrer un commentaire
<< Home