metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

mardi, octobre 10, 2006

...?

Zenbat muxu lapurtu dituzun. Zenbat muxu ekarri dizkiguzun. Zenbat esku banatu dituzun. Zenbat esku elkartu dituzun. Zenbat begi itxi dituzun. Zenbat begi irekiarazi dituzun. Zenbat... zaren. Eta zein gutxi zaren aldi berean. Batzuetan infinituraino luzatzen da zure atzapar luzea, garrasi mutu bat bazina bezala erasotzen gaituzu behin eta berriro. Goizetan jaiki eta ez zaudela batiko lekuan pentsatu nahiko genuke; uda dela, bero egiten duela, eta, (zergatik ez?) lehenengo bikiniak agertu direla kontxako pasealekuan. Baina, halakoetan, badirudi atzera egin duzula, negurik mineneko egunik mingarrienera arte. Eta horma zurietako hezetasunean itsasten zarela, bere sarean harrapatu nahi gaituen armiarma bihurri bat bazina bezala.

Beste batzuetan, ordea, badirudi lasterka egiten diguzula ihes, azkar joan nahi dugula, baina zuk azkarrago egiten duzula aurrera, aurrera, aurrera. Orduan ez zara infinitua; orduan bi eskuk elkar hartzen duten unea bezalakoa zara; bazaude eta ez zaude. Bazoaz.

Halaxe ibiltzen zara beti, bazatoz, bazoaz. Eta, gu ere zurekin batera gatoz, zurekin batera goaz. Baina, uzten badiguzu, zuri buruz idatzi nahi dugu. Zugandik ihes egingo duten hitzak idatzi nahi ditugu.

3 Comments:

Blogger MAGABILA said...

Denbora!

3:37 PM  
Blogger MAGABILA said...

?

3:13 PM  
Blogger iker said...

Batzuetan ezin iritsiz zure aurka borrokan.
Bestetan, zain egoteak ematen duen ezinegonarekin, azkartu nahiean.
Zurekin adiskidetu nahi nuke.
Zure eta nire artean denbora-leku bat aurkitu.
Agian laister.
Berandu baino lehen.

4:27 PM  

Enregistrer un commentaire

<< Home