Artikulu batzuk
La deshonra rusa
Cuando la indiferencia y el miedo se imponen, cuando todo se justificaba por la lucha contra el enemigo, cuando política, justicia y dinero se conjugan en una misma persona, la democracia languidece, el poder se concentra y los matones campan a sus anchas. Y cuando se juega, como ocurre ahora en el mundo, con las doctrinas de homogeneidad étnica y con la apología del comunitarismo nadie está a salvo de esta deriva. Politkovskaya nos lo recordó mil veces y nadie le hizo caso. Ella está muerta. Y Rusia profundamente enferma.
Kultura "meniere" erara (Pako Aristi)
Sentimendu kolektiboen esparrura baztertu dugu euskara. Norberaren isileko eginahalek eta merituek ez daukate inolako garrantzirik. Euskara eguneko menuaren osagarri bat gehiago da. Euskaldun izatea euskal gauzen eta kausen alde egotearekin lotzen da, eta horretarako menu bat antolatu digu euskal gizarte mobilizazio-zaleak. Hor dauzkagu egun bereziak, egun jendetsuak: ikastolen aldeko egun-pasa etilikoak, euskal selekzioen aldekoak, Durangoko azoka, euskararen eguna, euskararen aldeko maratoiak, BERRIAren aldeko krosa, euskal jaiak baserritar jantzian, euskal curriculuma, unibertsitatea euskaratzearen aldeko manifak, eskola txikien egunak, EHNA kanpainak eta abar, eta abar, eta abar...
Herriaren autoa (Eider Rodriguez)
(Zutabe honen edukiak ez du Ipar Euskal Herriko euskaldun ezkertiarrentzat balio)
Ezkertiarroi ez digute ziria sartzen, are gutxiago euskaldun ezkertiarroi. Gurekin ederra daukate. Euskaldun ezkertiarrok kritikoak gara jaiotzez, defentsarako mekanismo inkontzienteekin jaiotzen baikara, zapalduaren patuarekin, sakrifizioaren beldurrik gabe. Beti gaude erne eta etsaiaren edozein mugimenduren aurrean atzera egingo dugu urrats bat, perspektiba bila, egoera aztertzeko angelu egokienaren bila, uzkur, betozko, ozpin. Horrelakoxea dugu ospea eta antzekoa izana.
Baina crocheta sartu digute, ezker-eskuin, oraingoan. Eta ez gara ohartu ere egin soken kontra gauzkatela, lerdea hortz zatiekin nahasturik, gibelean hemorragia. Etxea izan zen lehena, hipoteka eternalak eta irentsi egin genuen. Behin etxea izanda, kamera digitala, hipotekak xurgatu ez dituen sosekin Cadizera bidaia egin abuztuan eta argazkiak ateratzeko, etorkizunerako. Ondoren, eta ordena honetan, ordenagailua, inprimagailu eta guzti, mila euroko katxarroa martzianoetara jolasteko, eta noski, Cadizeko argazkiak ikusteko. Urte horretan oporrik ez ordea, gerrikoa estutu behar. Gero dibidi irakurgailuaren beharra etorri zen, inoiz ikusiko ez ditugun pelikula horiek guztiak ikusteko aukera bederen izan dezagun (inoiz kontzertu batera joan ez den inor, iPoda zintzilik edo lagunik ez daukan hori, agenda elektronikoa hatz trauskilez sakatzen ikusteak sorrarazten duen goragalea hurrengo baterako utziko dugu).

5 Comments:
Onak hirurak
beharrezkoak desde luego!
hor metropolitan, hor la ostia!!!
Pakorekin erabat ados. Euskararena, egunerokoa eta neurri handi batean bakarka egin beharreko borroka da. Nik ez diot euskaldun bati (euskara dakienari) inoiz erdaraz egin.
Ene esanek, blogaren egilearen azterketa pasa beharrak zalantzak sortzen dizkit. AIO.
Komentarioak berriz ere libreki egin daitezke.
Sorry,
Agur lagun agur mundu
agur ikusle samalda
asmo zoro batek nakar
ez zaiteztela asalda
mundutik alde eginda
mundua liteke alda
zoragarria ez al da?
bidegorrian aztalka!
buru bat eta bi hanka zoragarria ez al da...?
bidegorrian...!
GORRIBIDEAN...!
Koldo izagirreren Zoragarria ez al da? bertso sortako zati bat. ZORAGARRIA EZ AL DA?
Enregistrer un commentaire
<< Home