metropolitan. . .

Ez dakigulako baina jakin nahi dugulako Ez dugulako probatu baina probatu nahi dugulako Ez dugulako ikasi baina ikasi nahi dugulako Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroa.

samedi, octobre 14, 2006

GALTZETAN GODETZEKO KOBLAK

Begiak ixten dituzun bakoitzean

zeure begiradan

neurea, my love,

betiko harrapatuta geratuko den beldurra dut

3 Comments:

Blogger MAGABILA said...

poema labur honekin batera kantu bat jarri nahi nuen, Ruperren Galtzetan gordetzeko poemak (Ni ez naiz Noruegako errege diskoko 5. kanta). Ea bihar uzten didan

11:32 PM  
Blogger iker said...

Poema hau irakurtzean Rafa Egigurenen beste honetaz oroitu naiz:

zure begietan pausatu
ta pasatzen utzi nauzu.

errekonozimendu lasai bat
harrapatu dizut
zure begien atzetik.

ea zortea duzun
eta nitaz
enamoratzen zaren.

12:56 AM  
Anonymous Anonyme said...

Une scene trop surrealiste:

(Ohe gainean elkarri besarkatuta "larrubixitan" dauden bi tragaperras jokalari amorraturen arteko elkarrizketa)

X: "Zure begietara zuzenean begiratzeak beldurra bezala ematen dit..."
Y: "Zergatik?"
X: "Ez dakit... Baina badirudi edozein momentutan begiak itxi eta barrenean harrapatuta geldituko naizela..."

Eta orain, ahal baduzu, askatu ekuazio honetatik X eta Y aldagaiak...

Kiss

10:54 AM  

Enregistrer un commentaire

<< Home