HAIZE BUFADA
Kandela bat. Kandela zuri bat. Kandela bero bat. Eta aitaren hitzak: "zuek ixilik egon. Sartu armairu barruan. Sartu arropen artean. Eta esan amari maite dudala. Asko maite dudala.". Eta aitaren muxua. Eta kanpotik etorri zen haize bufada, haize bufada hotza, haize bufada indartsua, haize bufada kanpotarra. Hizkuntza arrotz batean mintzo zen haize bufada. Eta armairuko zulotxotik arrebak eta nik bota genuen begirada. Aitari arrebak. Haize bufadari nik. Eta, ondoren... Ondoren ezer ez. Kandela bat. Kandela gorri bat. Kandela hotz bat. Kandela itzali bat. Eta haize bufada atetik ateratzen. Horixe gogoratzen dut.
Intxaur usainarekin sartu zen haize bufada. Haize bufada ile-horia. Haize bufada goxoa. Armairua ireki zuen haize bufada. "Non dago aita?" galdetu zigun haize bufada dardaratia. Eta arrebaren hitzak: "maite zaituela esan du". Eta euria. Haize bufadaren euria. Haize bufadaren besarkada. Baina, batez ere, haize bufadaren euria. Nire euria ere bai. Hori, gogoratu baino, sentitu egiten dut.
Gaur, Iruñean paseatzen ari nintzela, haize bufada hotz bat sentitu dut. Pausoa azkartu eta berokiko kremailera aurpegiko zimurrak estali arte igo dut. Baina, berehala sartu dut eskua sakelan berriro ere. "Viva España". "Navarra es España"... Geroz eta haize bufada hotzagoa sentitu dut, orain dela hirurogei urte sentitu nuena bezain hotza. Ukabila estutu dut odola irten arte. Eta herri ezkutu bateko mendi ezkutu bateko txoko ezkutu bateko hilobi ezkutu batekin oroitu naiz.
Haize bufada batek orbela altxa du.

9 Comments:
Asko gustatu zait.
Hilobi hori nire aitonaren aniarena izan daiteke.
Euskalerrian askok dugu ezkutuko hilobiren bat.
Ona!
Egia esan Aita eraman zuen haize bufada hura gure artean dabil oraindik...
Udazkena Negu, Negu heriotz.
Ukabila estutu eta altxa gora!
iker, ezkutukoa izango balitz... oraindik pertsona asko daude, etxean zai, atetik orain dela urte asko agurtutako pertsonen zai: zai
Nik nire koadrilan bertan 2 lagun ditut espetxean.
Beraien zai nago, gaude.
Nire aitonaren anaiaren gorpua ez dute, dugu oraindik aurkitu.
Ezkutuko hilobi bat da.
Ez da itzuliko.
Faxisten biktima.
Aitonak esango zukeen moduan, gora Euskalerri gorria!
harro hadi kantauri itsasoa
ta hire betiko loa betiko kanta zan...
geroari esaiok olatuetan
herri zaharrak ez direla hiltzen
Goizaldea
Ez nire ondotik aldendu,
Ez joan, ez erre autobusik,
Oraindik ez da gaua hoztu,
Iraun ohean bihar arte.
Aberriak ez zaitu behar
Nik beste.
Badakit, denok zerbait eman
Behar dugu gutxi batzuek
Guztia eman ez dezaten.
Baina nik ez zaitut zu eman nahi.
Oraindik ordubetez edoo
Egon gintezke jo eta ke.
Oso maitatu dutenen lo
Akigarriaz loak hartu.
Gaua ez da berandu arte
Partitzen izara urdinetatik,
Amarra dezagun ohera.
Baina, ikusten dut, bazoaz.
Hotzikaraz nago, bakarrik.
Dena uler dezaket, dena.
Herriak ez du barkatuko, nik bai.
Anjel Erroren poema
Enregistrer un commentaire
<< Home