PAULANER
Nire ondoko mahaian esertzen zara. Edo ni esertzen naiz zure ondoko mahaian. Ezin dezaket ziur jakin, jakitea ez delako ziurra. Baina, askotan, pentsatu ohi dut ez didazula beste guztiei bezala begiratzen, zure begiek dirdira berezi bat egiten dutela nireekin topo egiten dutenean. Beste batzuetan, ordea, iruditzen zait gelako hormari baino kasu gutxiago egiten didazula; beti bera bezala egoten bainaiz, geldi-geldi, zuri begira. Beti begira. Beti pentsatzen. Beti imajinatzen. Imaginaioak hegan egiten baitu sarritan eskuak poltsikoetatik atera ezin ditzakegunean.
Ezin zaitut ukitu. Zure izena ozta-ozta ikasi nuen behar baino tanqueray gehiago edan nuen gau batean. Gau normal batean, alegia. Beno, ez, gau hura ez zen berezia izan. Gau hartan, lehenengo eta azkeneko aldiz zurekin hitz egin nuen. Zuri eskutik heldu nizun. Jatorra nintzela esan zenidan. Eta, agian, nik hori baino gauza politagoak esango nizkizun, baina hurrengo goizeko buruko minaren hesiak ez dit hitz horiek ikusten uzten.
Baina, ordutik zurekin baino ezin dut pentsatu. Amets egiten dut egun batean nire ondoan eseri eta "irakasle hau zein plasta den" esango didazula, edo, besterik gabe, "kaixo, zer moduz" ziztrin batekin konformatuko nintzateke. Baina, oraingoz, blog ziztrin honetako pantaila tristean zuri buruzko zentzurik gabeko letrak idaztearekin konformatu behar dut, horrek nire bizitza aldatuko balu bezala; gau hartan luzatu zenidan irribarrea nire logelara eramango balu bezala.
Baina, bihar, nire ondoko mahaian eseriko zara. Edo ni eseriko naiz zure ondokoan.

8 Comments:
Denok nahi dugu zure alboan exeri!!
Ez ote munduan ene ondoan eseri nahi duenik?
Akaso, agian, baliteke...
Inoiz, inola, inon...
guztatuko litzaidake zeure alboan jesarrita dagoen hori neu izatea.
(uoooooooola)
gerturatu ta esaiozu zuk irakaslea ze plasta den...
edo bera ze polita den.
Bai, gerturatu zaitez zu.
qué fuerte qué fuerte què fueRRRRRRRRRRTE
sentitu nahi zaitut
Enregistrer un commentaire
<< Home