AGUR
"Agur". Ez zapi zuririk, ez haizeari botariko muxurik, ez "sentitzen dut" bezalako hitzik. "Agur" baino ez. Badirudi ez dugula elkar ezagutzen, badirudi ez ditugula bi urte elkarrekin igaro, badirudi inoiz ez dizudala "maite zaitut" esan, badirudi inoiz ez didazula "nik ere bai" erantzun, badirudi gure eskuek ez dutela elkar ezagutzen, badirudi denbora beti egon dela gure aurka. "Agur". Lau letra. Bi silaba. Eta kitto. Eta "agur". Ez "gero arte"-rik, ez "ea berriro elkari ikusten dugun"-ik, ez "sentitzen dut"-ik. "Agur" besterik ez. Honek laburtzen du guztia. Badirudi hitz honen ondoren ez dagoela ezer, badirudi hitz honen aurretik ez dagoela ezer. Lau letrak laburtzen dute gure maitasuna. Edo hala laburtzen omen dute.
Lehen ez zegoen horrelakorik. Lehen lau letra ez ziren hasteko ere; milaka silabarekin ibiltzen ginen jolasean. Solasean. Beno, jolasean batez ere. Bi urtez aritu gara jolasean. Bi urtez izan gara bat. Bi urtez elkartu gara arratsaldero plaza honetan. Bi urtez ikusi ditugu egunak joaten. Bi urtez ikusi ditugu egunak etortzen. Beno, joaten batez ere. Eta, gu ere, beraiekin batea joan gara. Segundu batean joan zaizkigu bi urte, "agur" batek irauten duen denboran edo. Ez dago denborarik zapi zurientzat, ez dagi denborarik haizeari emaniko muxuentzat. Haizeak eramandako muxuekin egin zuen ihes. Eta badirudi, "agur"-aren ondoren, plaza bakarti honetan ez dela ezer geratuko. Lur bustira eroritako bi hosto besterik ez.

9 Comments:
Tamalez hala da, badiruudi ez dugula elkar ezagutzen eta ez dizkiogula elkarrik txorakeria guzti horiek esan.
Okerrena baina, "agur", isiltasunak ordezkatu duela.
Julen, ziur ez garela bakarrak.
Laino beltzak ortzemugan
trumoi hotsak airean
barne desio ta nahiak
gauzatu ezinean
Egunen batean, esan gabe geratu diren hitz guztiekin oroituko gara, ohartu arte gure bizitza isiltasun luze batekin laburtu daitekeela.
Ez diezaiegun oroitzapenei halako labankadarik esaten utzi: esan dezagun gaur esan beharrekoa, bihar beranduegi izango da eta.
Teoria badakit, praktikak hutsegiten dit.
Ustet metropolitanera engantxatu naizela.
Bizio bat gehiago.
Honezgero gehiegi ere badauzkat.
Guztia esanda egonda ere batzutan ezin da ezer egin ordea... Bueno bai, Partidu Sozialistari botua eman, "PS", "PS", eta "PS", beste ezer esan ez daitekeenean esaten dena hain zuzen. "Mal menor" bezalako zerbait litzateke.
Ce commentaire a été supprimé par un administrateur du blog.
Partido sozialistari botoa ematea gaitz handi xamarra da.
Eta hori ni sozialista izanik.
agur ez geroarte
Enregistrer un commentaire
<< Home