NOIR DÉSIR – LE VENT NOUS PORTERA
Gabardina beltz luzea eta bufanda soinean, izotza inguruan, elurrezko panpina baten antzera ibili nintzen atzo hiriko kaleetan barna.
Goiz zen eta triste nengoen, eta inork ez ezerk ezin zuen ezkutatu zeruaren gris metalikoren astuna: burumakur zebiltzan autobusak, burumakur zuhaitzak, burumakur korbatadunak.
Hilabete osoan estudiotik ateratzen nintzen lehenengo aldia zen. Besazpian editoreari erakutsi beharreko marrazkiz betetako A2 karpetan neraman. Pauso trakets eta zalantzatiz egiten nuen bidea, pauso bakoitzean poltsikoa haztatuz, zure etxe berriko telefonoak bertan jarraitzen ote zuen ziurtatzeko.
Kabinan bat-bateko kazkabar gupidagabetik babesteko gerizatzen nintzen bitartean, denbora luzez ez nuela zure ahotsa entzun pentsatu nuen berriz ere. Ez zegoen hori baina momentu egokiagorik zuri deitzeko. Txanponak sartu eta nire etxera etortzeko esango nizula erabaki nuen.
Gauza politak idatzi nahi dizkizut, ez dut aiene gehiagorik nahi, ez dut arrangurarik nahi. Astea gogorra izan da biontzat...
Anai zaharraren LPan osaba Lou jarriko dizut afaltzen dugun bitartean: Coney Island Baby edota Walk on the wild side. Leihoa irekita eta eskuan zigarroa duzunean Janis entzungo dugu, Piece of my heart seguruenik... Etor zaitez gure kontzertura, guk nahi dugun musika entzutera, gu biok bakarrik, guk nahi bezain altu, guk nahi bezain baxu...
Gerritik inguratuko zaitut gero, eta hamargarren tragoaren ondorean Johnny be good dantzatuko dugu ero moduan, edota The Police-en I can´t stand losing you
Zeharo mozkortuta, burua galdu arte dantzatuko dugu...
Kabinan
zure zenbakia berriz markatu dut
Ez duzu hartu
Agian dutxan zaude
berriz saiatu naiz
Bestaldean
telefonoaren dei errepikakorra
jo eta jo ari dela
imajinatu dut
Kanpoan kazkabarrak indartsu dirau
8 Comments:
uauuuu
orainguen jon zara, ezta? moso bat!
Ezer gutxi ikus daiteke
zulo beltz honetatik
sentimenduen mundutik
amiltzen naizen lekutik
zuganaino.
Eskua luzatu nuen
baina ez ninduzun ikusi
agian beranduegi
niretzako.
Nik ez dut adorerik:
zauriz hiltzea hobe.
Hamazazpi kilometro
egin nituen oinutsik
hutsune baten ertzetik
amiltzen naizen lekutik
zuganaino.
Kiss
Idatzi guztiekin difrutarazten diazuelako,
Mila esker
Beste saiakera bat, beste kolpe zital bat.
ring ring ring...non ostias sartu zara?
Nik ere telefono dei errepikakorra imaginatu egin dut.
Erantzun ez duenaren aurpegia aldiz garden ikus dezaket.
Deitzailearen (galtzailearen) paperean nagoela alegia.
"borroka galduetatik gatoz"
Urtzi!ez daukat zure berririk, ze moduz zabiltza?irakurri dut bertsolari petoa egina zaudela...
hik dauzkak hik...
Ea farraren baten elkar ikusten dugu!muxutsus!
Enregistrer un commentaire
<< Home