«Itzuleraren unea, izatekotan, izugarria izango da»
"Ohitu egin gara Sarri bezalako egileetara, baina oso bakarra da, oso idazle gutxik du bere biografia», azpimarratu zuen atzo Bernardo Atxagak. Eta Gabriel Arestik infernuari buruz esaten zuena gogoratu zuen gero. Alegia, ez dela infernua existituko, hirugarren urtearekin edo ohitu egingo ginelako, eta etxekoa bezala izango genuelako. «Euskal Herriko infernura ohitu egin gara», azaldu zuen. «Baina eskoletako argazkia begiratu, eta zer urte latzak pasatu ditugun ohartzen gara». Eta Sarrionandiak idatz lezakeen libururik onenetakoa bere biografia izango zela esan zuen. «Mezu hori bidali diot beti, bizitzeko bizitza txarra izan duelako, baina idazteko ona».
«Ezin da bere bizitza eta bere obra bereizi», esan zuen Iturraldek. Atxaga bezala, Bilbon ezagutu zuen Sarrionandia, eta oso pertsona berezia zela esan zuen atzo. Horregatik, Martuteneko espetxetik ihes egn zuela hogei urte baino gehiago igaro direnean, itzuleraren unea, izatekotan, «une izugarria» izango da"
Gaurko Berrian argitaratutakoa
11 Comments:
Beti euskal literatura modernoaren aitzindari izango dugu sarri.Idazle izteaz gain bere ausardia erakutsi zuen bafle baten kartzelatik irtetean, bere poemetan isladatzen den ausardie berdina.
Ez al diozue inoiz zuen buruari galdetu...zertan ari ote den sarri momentu honetan?poema bat idazten bere zigarro okina lurrera erortzen den bitartean, edo emakume batekin larrua jotzen momentu hori inoiz bukatzeko gogotan, edo lagunekin wisky botila ustutzen...ezin jakin dezakegu...baina guk bitartean bere ereduari jarraituz, hemen diardugu blog honetan direnak eta ez direnak kritikatzen gure kultura maila eta inteligentzia maila igotzeko asmotan...
Muxu bero bat bolg hau aurrera eramaten duzuen guztioi!
>>itzuleraren unea, izatekotan, «une izugarria» izango da"<<
Kolosala izango da, bai.
Sorlekura iturrira laino gisa soilik itzultzen dira urak
sorlekura iturrira oroiminez soilik itzultzen dira bideak
oi ur eta lainoak bideak eta oroiminak
zer izanen naiz ni bihar iturrira sorlekura itzultzean
oroimina izanen naiz
lainoa izanen naiz
Sarrik ez du erretzen...
'Verrà la morte e aurà i tuoi occhi...'
Cesare Pavese
Bizitza heldu da eta zeure begiak ditu.
Euskal arazoak irauten du
eta Europakoak
eta Ameriketakoak eta Afrikan bada
arazo pilo bat
eta Ozeanian bi bakarrik, bata bestea baino
garrantzitsuagoak.
Baina garrantziak ez du garrantzirik
orain larruak dirauen artean.
Ez diezagutela jaurti gerla kronikarik
(nahikoa da geure gela kronika)
ez Kimikaren behin betirako pott egitearen
albistea...
Munduko arazorik larriena zara, fisika
guzien gainetik
eta metafisika guzien azpitik,
bataila guzien ama.
Eta publikoki aitortu dut guzi hau,
amodioa ez delako
(baten batek uste duenez) bi edo hiruren gauza,
amodioa denon arazoa da.
Joseba Sarrionandia, Hnuy illa nyha majah yahoo (Poemak 1985-1995)
Iker, sarrik ez duela erretzen?
ez al dakizu mariak imajinazioa aurrerantz bultzatzen duela?
Bere poema askotan erretzearen kontua ironikoki ere azaltzen du.Esaldi berdina bost aldiz irakurrita konturatuko zara!
Aupa hi iker!
eta porro pare baten laguntzarekin
Porroak erretzeari buruz, esperientzia nahikoa badudala uste dut.
Nire imaginazioak ez du mugarik.
Badakit zertaz ari naizen eta berriro diot: Sarrik ez du erretzen...
5 aldiz esan dezaket zuek 5 aldiz irakur dezazuen.
ja, ja, ja, klart and Maga ongi izan.
Bueno, bueno,... ez dizut ezetzik esango Iker horren ziur badiozu zerbaiteatik izango da.
Baina nire esperientziak ere berdina dio, ez dago ezer egiten hasi aurretik porro bat erretzea bezalakorik.
Bueno, batzuetan pentsatzen duguna hobeto idazten dugu pentsatzen duguna ezkutatzen ez digun kerik gabe.
Lasaitzeko, eta gehiegi ez pentsatzeko erretzen dut nik.
Enregistrer un commentaire
<< Home